BAD Bilbao 2022 Jaialdia: "Bailar al sonido" (Estreinaldia Euskadin)

Bilbao 2022(e)ko Urriak 20
  • BAD Bilbao 2022 Jaialdia: "Bailar al sonido" (Estreinaldia Euskadin)

2022ko BAD Bilbao Jaialdiaren barruan.

Sinopsia

Bailar al sonido (Soinuari jarraituz dantzatzea) proposamenak energia-iturritzat hartzen du soinua. Energia-iturri bat, zeinaren hedapenak baitakar energia bideratzea gorputza aldatzera, bere egoera eta tokia alda ditzan. Lana hiru ariketatan oinarritzen da. Horien helburua da gorputzek soinuaren eraginez bizi dituzten aldaketekin esperimentatzea, erresonantzia-jolas baten bitartez.

Konpainia

2001etik 2012ra, Losquequedan kolektiboko sortzaile gisa jardun zuen Sandrak. 2012az geroztik, bere kabuz lan egiten du, gorputzean eta mugimenduan fokuratutako proiektuetan. Maneras de hacer (Egiteko moduak) proiektua sortu eta koordinatu du, eta, proiektu hartatik, El mejor libro de danza del mundo. Imaginario sobre danza y otros asuntos (Munduko dantza-libururik onena. Dantzari eta beste kontu batzuei buruzko iruditeria) liburua argitaratu du.

Fitxa

Kontzeptua eta zuzendaritza: Sandra Gómez
Sorkuntza: Javi Vela, Carlos Molina, Sandra Gómez
Soinu espazioa: Javi Vela
Soinu laguntzailea: Paco Fuentes
Argiztapena: Carlos Molina
Laguntzak: Institut Valencià de Cultura, Ajuntament de València
Egoitzak: Casa Encendida, CA2M, Centro de Cultura Contemporánea Condeduque, Azala Espacio de Creación, Graners de creació
Eskerrak: Vicente Arlandis, Laura Basterra, Idoia Zabaleta, Espai Pont Flotant


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana