MAPAMUNDISTAS 2022: "Nijuman no Borei, 200000 fantômes (200.000 mamu)" + "Un retrato de N.B"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Urriak 20
  • MAPAMUNDISTAS 2022: "Nijuman no Borei, 200000 fantômes (200.000 mamu)" + "Un retrato de N.B"

MAPAMUNDITARRAK jaialdiaren 16. edizioaren barruan.

Saioak zinema egiteko modu bera duten bi film labur biltzen ditu: argazki-artxiboen bidez, hau da, berariaz grabaziorik egin gabe. Saio labur hau osatzeko, solasaldia eginen da Peio Aguirre arte-kritikari eta Retrato de N.B. filmaren zuzendariarekin.

  • Iraupena: 1h 15´ inguru
  • 16 urtetik gorakoentzat.

 

Nijuman no Borei, 200000 fantômes (200.000 mamu)

  • Jean-Gabriel Périot
  • 2007, 10 min.
  • Musika: Current 93.

Artxiboko milaka irudiz osatua, filmak hitzik gabe irudikatzen du Hiroshima hiriaren historia 1915etik 2006ra, bonba atomikoak eztanda egin baino lehen eta ondoren. Jean-Gabriel Périotek Genbaku Kupula eraikina aukeratu du kontaketaren ardatz nagusi gisa. 1915ean eraikitako negozio-zentro zahar hori oroimen-monumentu bihurtu zen, 1945eko abuztuaren 6an hildako ehunka mila pertsonen omenez.

 

Un retrato de N.B

  • Peio Aguirre
  • 2020, 24 min.

“Doku-saiakera” hau Néstor Basterretxea (1924- 2014) euskal artistaren biografia eta erretratua da; filma ia osorik egin da artistak berak Hondarribiko (Gipuzkoa) Idurmendieta baserrian zuen argazki-bilduma abiapuntu hartuta. N.B.-ren bizi-ibilbideari jarraiki, filmak XX. mendeko arte espainiarraren funtsezko pasarte batzuk jorratzen ditu, eta hausnartu egiten du modernitatearen eta haren forma estetikoen inguruan.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana