BAD Bilbao 2022 Jaialdia: "The Very Last Northern White Rhino" (Estreinaldia Euskadin)

Bilbao 2022(e)ko Urriak 22
  • BAD Bilbao 2022 Jaialdia: "The Very Last Northern White Rhino" (Estreinaldia Euskadin)

2022ko BAD Bilbao Jaialdiaren barruan.

Sinopsia

Iluntasunetik argitasunera egindako bidaia da The Very Last Northern White Rhino (Iparraldeko azken errinozero zuria). Munduak bizi duen kaosaren aurrean, bizitza ospatzen du, dantzaren bitartez. Dantza egin amaierara arte, hori delako, agian, dagoeneko egin daitekeen bakarra. Dantza urbanoko zenbait estilo ikertuz, bizitzatik eratorritako ospakizun-dantza aurkezten digute. Dantza garaikideko bakarkako honetan, nahastu egiten dira «soziala» eta «animalia», urbanoa eta paisaiarik malkartsuena, drama eta zoriontasuna; eta deseraiki egiten da dantza urbano desberdinen mugimendua.

Konpainia

Gastón Core zuzendari eszenikoa, dramaturgoa, kultura-kudeatzailea, dantzaria eta aktorea da. 2015etik, Hiroshima Aretoaren zuzendaria da. Gaur egun, koreografo gisa, dantzaren adierazpen-esentziak ikertzen dihardu, beste artista eta kolaboratzaile batzuekin.

Fitxa

Kontzeptua eta performance: Gastón Core
Antzezlea: Nicol Yao Dapre AKA Oulouy
Musika: Jorge de la Rocha
Bideoa: Alice Brazzit
Estilismoa: Eva Bernal
Argiztapena eta teknika zuzendaritza: Manuel Ordenavia
Koprodukzioa: GREC Festival, Sala Hiroshima
Laguntza: Centre Civic Barceloneta

 

badbilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana