Mikel Nieto

Bilbao 2022(e)ko urriaren 21(e)tik 2022(e)ko urriaren 23(e)ra
  • Mikel Nieto

Mikel Nieto komisario, artista eta ikertzaileak bere azken instalazio artistikoa aurkeztuko du Lab 2. Lantegia, Ideien laborategian.

Mikel Nietok Donostian, Madrilen eta Bartzelonan ikasi du Artea. Aspalditik dago praktika fonografikoan eta horretatik ateratzen den teorian murgilduta. Tailerrak eman ditu hainbat kultura-zentrotan eta
unibertsitatetan. Euskal Herriko soinu-maparen (soinumapa.net) eta Hots! Radio-ren lantaldearen parte da, baita Mediateletipos.net hedapen-atariaren parte ere. Gaur egun, Entzumenaren behatokia
koordinatzen du José Luis Espejo eta Xabier Erkiziarekin batera.

Jone San Martin dantzari eta koreografoarekin lan egin du hainbat dantza-proiektutan, soinuaren diseinuaz arduratzen. Duela gutxi "Dark Sound" liburua argitaratu du Alemaniako Gruenrekorder zigiluan, 2014an egin zuen ikerketa batekin, petrolioaren industriak sortutako zuzeneko edo zeharkako zaratak, garapen-fase desberdinetan, Ekuadorko Amazoniako oihaneko herrietan, ingurumenean eta faunan
izandako eraginari buruz.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana