"Testugintzatik inprobisaziora: ahozko eta idatzizko komunikazio eraginkorraren gakoak. 2. edizioa"

Online 2022(e)ko urriaren 21(e)tik 2022(e)ko azaroaren 25(e)ra
  • "Testugintzatik inprobisaziora: ahozko eta idatzizko komunikazio eraginkorraren gakoak. 2. edizioa"

Ahoz eta idatziz egoki komunikatzen jakitea nahitaezkoa da gurea bezalako gizarte batean. Ez dago lanbide edo jardun esparrurik, komunikazio egokiaren beharrik ez duenik.

Ikastaroaren helburu orokorrak:

1. Komunikazio-egoerak, idatzizkoak zein ahozkoak, egokiro aztertu eta kudeatu.

2. Komunikazio-egoera formal bakoitzari ezartzen zaion helburua lortu ahal izateko moduko diskurtsoa planifikatu, horretarako testu, ahots eta gorputz-hizkeraren alorretan erabaki egokiak hartuz.

3. Diskurtsoak jendaurrean gauzatzen trebatu: egoera horrek hasieran sortzen duen izua gainditu, ahots erregistroak zabaldu, gorputza eta espazioa egoki baliatu.

4. Inprobisazio bidean lehen urratsak egin, apurka-apurka testutik askatuz.

5. Jendaurreko nortasuna landu eta finkatzen hasi.

Doako online ikastaro hau Joxerra Garzia ahozko eta idatzizko komunikazioan adituak irakatsiko du. Ikastaroan izena emateko, beharrezkoa da aurretik webgunean azaltzen den izen-emate formularioa betetzea: https://komunikazioeraginkorra.asmoz.org/eu/izen-ematea/

asmoz.org

Laburrean

Euskadi, auzolana