BAD Bilbao 2022 Jaialdia: “Lo pequeño” (Estrenaildia Euskadin)

Bilbao 2022(e)ko Urriak 22
  • BAD Bilbao 2022 Jaialdia: “Lo pequeño” (Estrenaildia Euskadin)

2022ko BAD Bilbao Jaialdiaren barruan.

Sinopsia

Mundu guztiarentzako ikuskizun dibertigarria da Lo pequeño . Bertan, gauza asko gertatzen dira, ustekabean; eta, aldi berean, ez da ezer gertatzen. Hiru pertsona arraro ari dira musikalaren eta suspense-trama zentzugabearen artean dauden ikuskizun txikien antzeko zerbait prestatzen. Egunerokoa eta “txikia” sublimatzeko lekua da; bitxikerietarako gunea, umorez eta zentzugabekeriaz betetako egoeretan lehertzen dena. Lo pequeño, berez, jolastea da: zer gertatuko litzateke, kantak asmatuko bagenitu, besteak pentsatzen duena asmatzera jolastuko bagina (beste edozer bihurtu ahalko bagina bezala, megaikuskizunak egingo bagenitu bezala)? Gogoz jolasten gara; lotsaren beldurrik gabe; ikus-entzule guztientzako sormen politikoko ekintza batean. Helduontzat, gauzak lehenengo aldiz ikusiko bagenitu bezala jarduteko ariketa da; txikientzat, gozatzeko ariketa, berena den zerbait bezala hartuko dutena.

Konpainia

Duela urte asko ezagutzen dute elkar Crisek, Jorgek eta Guillemek eta, orain, elkarrekin ari dira. Lehen lankidetza honi Lo mínimo (Gutxienekoa) izena jarri diote. Bi lanetan hezurmamitu da: Lo pequeño delako honetan —Sâlmon Fest 2019an estreinatu zuten— eta Lo mínimo ikuskizunean —Mercat de les Florsen estreinatua.

Fitxa 

Sorkuntza eta antzezleak: Cris Blanco, Joge Dutor, Guillem Mont de Palol
Soinua eta teknika: Carlos Parra
Ekoizpen exekutiboa: El Climamola
Ekoizpena: Nuevas Escenas de la Pedrera, Mercat de les Flors, Teatros del Canal, Le Fènix

badbilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana