HIRIZ HIRI: Elliott Murphy

Bilbao 2022(e)ko Urriak 22
  • HIRIZ HIRI: Elliott Murphy

ZIKLO HIRIZ HIRI

Elliott Murphy feat. OLIVIER DURAND & MELISSA COX

Inoiz baino aktiboagoa da 30 urtean zehar New Yorkeko erbesteratu gisa Parisen bizi den Elliott Murphy rocker eta idazlearen ibilbide musikal eta literarioa: 35 album baino gehiago kaleratu ditu, Europan osoan ez ezik, ikuskizunak egiten ditu Estatu Batuetan eta Japonian; eta fikzioaren alorreko egile emankorra da.

Badira lau hamarkada Elliottek “Aquashow” (1073) diskoa kaleratu zuenetik eta zaleek ez diote ikuskizunetara joateri utzi. Bestalde, kritikariek haren albumak goraipatzen jarraitzen dute. 2016an, “The Second Act Of Elliott Murphy” izeneko film biografikoa estreinatu zuen. Bertan, haren ibilbidearen berri emateaz gain, Billy Joel eta Bruce Spristingsteeni egindako elkarrizketak jaso ditu. Filma Europa osoan estreinatu zen eta publikoaren saria irabazi zuen Espainiako Dock of the Bay Zinema Jaialdian.

Ikuskizunaren munduan murgildutako familian jaio eta 1971n hasi zuen bere musika ibilbidea Europan Elliottek trobadore odisea batekin. Gainera, Federico Felliniren “Roma” filmean labur parte hartu zuen. Estatu Batuetara itzuli eta berehala lortu zuen grabazio kontratua. Aquashow izeneko lehenengo albumaren arrakastari, “Lost Generation” (The DoorsekoPaul Rothschild produktoreak ekoiztuta), “Night Lights” (Billy Joelekin), “Just A Story From America” (Billy Collins eta Mick Taylorrekin) eta “The Selling Gold” (Bruce Springsteenekin) lanek jarraitu zioten, haren semea Gaspard Murphyk produzitutako eta nahastutako “Prodigal Son” (2017), “Elliott Murphy Is Alive!” (2018) eta “Ricochet” (2019) berrienak direlarik.

Bere idazkiak Rolling Stonen (Estatu Batuak), Vanity Fair-ren (Frantzia) eta beste batzuetan argitaratu dira, eta 1985eko “The Lion Sleeps Tonight” ipuina, duela gutxi bihurtu zen Emilio J. Ruiz zuzendari espainiar ospetsuaren Broken Poet film luzea (2022ko neguan kaleratuko da). Elliotten aktore debuta Marisa Berenson, Michael O’Keeferekin batera protagonista agertuz eta Bruce Springsteenen eta Patti Scialfaren cameo bitxia eginez izan zen.

2015ean, Elliott Murphyk Chevalier des Arts et Lettres saria jaso zuen Frantziako Kultura ministroaren eskutik, eta 2018an Long Islandeko Musikaren Ospearen Aretoan sartu zuen Billy Joelek.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Urriak 22
  • Ordutegia20:30
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa15 / 20 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana