MAPAMUNDISTAS 2022: Topaketa Estitxu Arroyorekin

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Urriak 23
  • MAPAMUNDISTAS 2022: Topaketa Estitxu Arroyorekin

MAPAMUNDITARRAK jaialdiaren 16. edizioaren barruan.

Urriaren 23an, igandearekin, 12:00etan: topaketa Estitxu Arroyorekin, erakusketa-aretoan.

Estitxu Arroyo performerrak gorputzarekin lan egiten du esperientzia- eta ezagutzalurralde gisa. Mistoen eraikineko espazioan, ikusleei gonbit egiten die ur-bilatzaileen lana gogora ekartzen duen instalazioan barna mugi daitezen; izan ere, ur-bilatzaileak landa-eremuan lurpeko ur-korronteak detektatzeko gai dira gailu errazak erabilita. Hagaxkak, penduluak edo adarrak gorputzaren luzapen gisa erabiltzen dira lurrean seinaleak hautemateko. Hala, dardara bitarteko alternatibo gisa erabiltzen da mundua behatzeko eta begiratu batean ikusten ez dena ezagutzeko. Historian zehar zientziak eta erlijioak antzinako praktika horiek kritikatu eta are gaitzetsi badituzte ere, Estitxu Arroyok erabili egiten ditu barne-entzuketako eta naturarekiko harremana izateko modu anplifikatuak esperimentatzeko.

Estitxu Arroyo Sánchez (Areatza, Bizkaia, 1973) Iruñean bizi da, eta bertan lan egiten du.

cuerpodocumento.org

Artistak eskerrak eman nahi dizkio bere maisu José Ignacio Urretari (Rudra) emandako laguntza oparoagatik.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko Urriak 23
  • Ordutegia12:00
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana