"Ramiro Pinilla" lehiaketa
Getxoko Kultur Etxeak abiarazi du "Ramiro Pinilla" 6. Eleberri Laburren Lehiaketa, idazle ospetsuaren memoria mantendu eta literatura-sorkuntza bultzatzea helburu dituen ekimena, hain zuzen ere. Horrekin batera, "Txiki Baskardo"; Haur Kontakizunen 6. Lehiaketa ere abiatu da, DBHko 1. mailako ikasle getxotarren artean sorkuntza literarioa bultzatzeko sustatzeko asmoz.
Lehiaketan parte ahal izango dute egoitza Espainian dutenek, edozein dela ere haien nazionalitatea. Euskaraz zein gaztelaniazko lanak aurkeztu ahal izango dira eta horien luzera 80 eta 120 orrialde artekoa izango da. Testuak jasotzeko epea 2023ko otsailaren 20an amaituko da. Abuztuaren bigarren hamabostaldian epaimahaiak bere erabakia jakinaraziko du eta sariak irailaren lehenengo hamabostaldian emango dira.
Bi sari emango dira lehiaketan, euskarazko eta gaztelaniazko lanentzat, horietako bakoitza 6.000 eurokoa. Halaber, lana argitaratzeko 1.000 euroko laguntza ere jasoko dute irabazleek. Deialdiaren arauak Getxoko Kultur Etxeetan zein www.getxo.eus/ramiropinilla dagoeneko eskura daitezke.
Ekimenaren bitartez, Pinillesca taldeak eta Getxoko Udalak aurreko beste proiektu batzuetan (adibidez, egilearen heriotza dela eta antolatutako omenaldiak) hasitako elkarlanarekin jarraitzen dute. Lehiaketaz baliatuta, egilea getxotarra omendu nahi da eta baita bere lana ere. Izan ere, bere liburuak sari ugari eta garrantzitsuak lortu dituzte, esaterako Nadal saria, Euskadi Literatura-saria gaztelaniaz eta Narratibaren Sari Nazionala.