"Somewhere from here to heaven" talde erakusketa

Bilbao 2022(e)ko urriaren 28(e)tik 2023(e)ko apirilaren 16(e)ra
  • "Somewhere from here to heaven" talde erakusketa

  • Artistak: Apichatpong, Weerasethakul, Ben, Rivers, Ana Vaz, Eduardo “Teddy” Williams (behin behineko zerrenda)
  • Komisarioa: Garbiñe Ortega

"Somewhere from here to heaven" erakusketak belaunaldi desberdinetako zinemagileen konstelazio bat marrazten du, Bruce Baillieren unibertso filmikoan inspiratua. 2020an hil zen Baillie eta 60/70eko  hamarkadako "funtsezko" zinemagilea izan zen. Ipar Amerikako abangoardiako artistarik eraginkorrenetako bat da, eta zinema esperimentalaren sustatzaile handia. Gaur egun arte, abangoardiako zinemaren banatzaile handienetako bat izan den Canyon Cinemaren lehen zinema-proiekzioa egin zuen Kaliforniako bere etxean 1961ean. Urte batzuk geroago, San Francisco Cinematheque sortu zuen Chick Strandekin batera.

Amerikako paisaiak erakusten dituzten bere film lirikoek eragina izan dute abangoardiaren zirkulutik haratago doazen artistengan, George Lucas edo Apichatpong Weerasethakul barne hartuta. Bere poetika,  argiaren bilaketa eta Naturan esentzia espirituala aurkitzeko bulkada izango dira, besteak beste, erakusketa hau taxutuko duten ideietako batzuk. Azkuna Zentroak artista hauek gonbidatu ditu Baillieren imajinarioan inspiratutako obra berria ekoizteko: Apichatpong Weerasethakul (Thailandia), Ben Rivers (Erresuma Batua), Ana Vaz (Brasil), Eduardo "Teddy" Williams (Argentina). Artista bakoitzak Bruce Baillie-ren film batekin egingo du lan, esaterako, Valentín de las Sierras, Here I am edo Mass for the Dakota Sioux lanekin.

Garbiñe Ortegak komisariatutako erakusketan, lan berri horiek eta Baillieren beraren lan batzuk egongo dira ikusgai, baita hainbat dokumentu eta irudi ere, zinemagile honek bere praktika Kalifornian garatu zuen garai aberatsaren isla baitira.

Erakusketarekin batera zinema-ziklo bat eta programa publiko bat izango dira, eta La Fábricarekin batera editatutako liburu bat argitaratuko da. Liburu horretan, argitaratu gabeko testu historikoak eta  argitalpen honetarako enkargatutako testuak bilduko dira.

GARBIÑE ORTEGA (Vitoria-Gasteiz, 1981) zinema-komisarioa, editorea eta ekoizlea da. Zinema esperimentalean eta ez-fikziokoan espezializatua, bere praktikak komisariotza, hezkuntza, publikoak eraikitzea eta esperientzia kolektibo zinematografikoa zabalduko duten esparru espezifikoak sortzea du oinarrian. Gaur egun, Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistikoa eta ESCAC (Bartzelona) eta Elias Querejeta Zine Eskolako irakaslea da.

 

BAIEZTATUTAKO ARTISTAK:

APICHATPONG WEERASETHAKUL (Bangkok, 1970). Leku pribilegiatua du begirada berezkoa eta originala duten mundu-mailako zinemagileen talde txikian. 2008an Frantziako Kultura Ministerioak Arteen eta Letren Zaldunaren domina eman zion. Frantziako Komendadore Domina lortu zuen 2017an.

BEN RIVERS (Britainia Handia, 1972). Zinemagile gisa egindako lana lerro mehe batetik doa, dokumentalaren eta fikzioaren artean. Riversek askotan gizartetik nolabait aldendu diren pertsonak filmatzen ditu, prozesatu gabeko filma erabiltzen du abiapuntu gisa narratiba zeiharrak sortzeko eta haietan bazterreko munduetako existentzia alternatiboak irudikatzen ditu.

EDUARDO “TEDDY” WILLIAMS (1987, Argentina): Hainbat herrialdetan filmatutako bere lanetan, mugimenduaren ziurgabetasuna eta bat-bateko konexioak jasotzen ditu, queer eta trans komunitateetako hainbat testuingurutan eginak, bere lanaren zati nagusi baitira.

ANA VAZ (Brasilia, 1986). Artista eta zinemagilea da. Royal Melbourne Institute of Technology eta Le Fresnoy - Studio national des arts contemporains-en hezia, Vaz SPEAP (Sciences Po, École des
Arts Politiques) proiektuko kide ere izan zen.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko urriaren 28(e)tik 2023(e)ko apirilaren 16(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera, 11:00etatik 20:00etara.
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana