DNA 2022: "DNA&Museo Dantzan"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Urriak 29
  • DNA 2022: "DNA&Museo Dantzan"

DNA 2022 jaialdiaren barruan.

Lankidetza Nafarroako Unibertsitate Museoarekin

Aurten, 2022an, DNA programak Foru Komunitatean zubi-lana eginen du, berriro ere, dantza garaikidea eta hizkuntza koreografiko berriak sustatzea helburu duten erakundeekin. 

Horregatik, DNA egonaldietan jaiotako ekoizpen batek (kasu honetan, Zuk Danceren “Yermak”) parte hartuko du Nafarroako Unibertsitatearen Museoaren urriko eta azaroko programazioan, Museoa dantzan bere zikloaren barnean.  

Gure artistak babesteko urrats bat gehiago da, haien sormen proposamenak zabaltzeko. 

Museoa dantzan da Nafarroako Unibertsitatearen Museoaren apostua, dantza garaikidearen alde: gaur eguneko sorkuntza koreografiko berriaren alde, museoaren bildumari lotutako estreinaldiak, egonaldiak eta enkarguak bilduz; bitartekaritza eta partaidetza jardueren bidez dantzarako publiko berriak sortzearen eta sendotzearen alde; eta museoaren sorkuntza prozesuei buruzko pentsamenduaren eta ikerketaren alde. 

Gisa horretan, DNAk eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak ahaleginak batzen dituzte eta helburuak partekatzen Nafarroan dantza garaikidea sustatzeko lankidetza honetan.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana