"Eman minutu 1 HITZAK"

Online 2022(e)ko urriaren 29(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • "Eman minutu 1 HITZAK"

“Eman minutu 1… ” lehiaketaren irabazleak izango dira ikus-entzunezko lan onenak eta giza eskubideak hoberen defendatu, bultzatu, aldarrikatu, zabaldu eta kontziatzen dutena.

“Eman minutu 1 - HITZAK" lehiaketak kultura- eta hizkuntza-aniztasunaz eta giza eskubideen sistemaren barruan kultura- eta hizkuntza-eskubideek duten lekuaz kontzientziatuko du.

2023ko urtarrilaren 31ean, 23:59an bukatuko da “Eman minutu 1 BIZITZAren alde” lehiaketarako izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.

Gehienez minutu bateko iraupena izango dute lanek (kreditu-tituluak kontuan hartu gabe). Edoizein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta honako formatu hauetakoren batean: mov, avi, flv, .mkv, mpeg, mp4.

Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu eta taldean ere egin daiteke.

Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.

Lanak egiteko edozein teknika edo postprodukzio mota erabil dezakete egileek.

UNESCO Etxeak lehiaketaren gai nagusian eta ikus-entzunezkoetan adituak diren pertsonek osatutako epaimahai bat izendatuko du edizio bakoitzean. Epaimahai horrek jendaurrean jakinaraziko du epaimahaia epaia eman aurretik.

Hauek izango dira SARIAK, lau kategorietan:

EMAN MINUTU 1 SARIA. Kategoria nagusia eta sari gorena. SARIA: Dokumentalaren errealizazioa finantzatuko da, guztira 5.000(*) euroko zenbatekoan. Lan irabazlea epaimahai espezializatu baten irizpideen arabera aukeratuko da, lehiaketaren oinarriak betetzen baldin baditu.

EUSKARAZKO MINUTURIK ONENA SARIA SARIA: 1.250 € (*) + garaikurra Euskarazko minuturik onena.

EKIN ETA EGIN SARIA SARIA: 600 € (*) + garaikurra Sari hau 18 urtetik beherakoei, ikastetxeei, gazteen kultur elkarteei eta abarri zuzenduta dago. Gazteek bakarka edo taldean aurkeztu ahal izango dute beren lana.

UNESCO ETXEA SARIA SARIA: 600 € (*) + garaikurra Kategoria honetan bideoaren mezua UNESCOren misioarekin bat datorren baloratuko da.

(*) Sariak materia fiskaleko indarreko erregulazioan jarritakoari lotuta egongo dira.

unescoetxea.org

Laburrean

Euskadi, auzolana