"Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak."

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko urriaren 29(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 29(e)ra
  • "Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak."

Indésirables erakusketak indarkeria eta diskriminazio politiko eta arraziala, gerrak eta bonbardaketak, erbesteratuen edo deportatuen garraioak, eta populazioaren zati bat barneratzeko, kontzentratzeko edo sarraskitzeko “esparruetan” kontrolatzearen gaiak jorratzen ditu, nazioarteko hamasei artisten diziplina anitzeko obraren, Goyaren Gerraren hondamendiak saileko akuaforteen (San Telmo Museoa Bilduma), Elsbeth Kasser Stiftung - AfZ Zürich (Zürich) eta IAACC Pablo Serrano (Zaragoza) zentroetatik datozen marrazki eta “landa”-koadernoen, argazki-liburuen (Gabriela Cendoya Bergareche Collection), eta Akitaniako Museotik (Bordele), eta Sammlung KLR-S (Berlin) eta ACHAC (Paris) zentroetatik bideratutako dokumentazio historikoaren bidez.

Artista garaikideak: Alexandra Ranner, Bani Abidi, Cristina Lucas, Emily Jacir, Esther Ferrer, Eugenio Ampudia, Halil Altindere, Iñaki Gracenea, Joseph DeLappe, Langlands & Bell, Marcos Ávila Forero, Mona Hatoum, Peggy Ahwesh, Pilar Millán, Regina José Galindo, Rogelio López Cuenca & Elo Vega.

XX. mendeko populazio zibilaren masen kontrola eta konfinamendua, eta genozidio politiko, ideologiko eta arrazialak –XXI. mendean ere irauten dutenak– industria-garapenari esker izan ziren posible, sistema kolonialeko gune eta fluxu irekiak muga eta arantzadun alanbre-hesiekin, langekin eta hormigoizko hormekin inguratutako eremu bihurtu baitzituen. Esklabu-lanaren esplotazio kolonialetik edo konkistatutako lurraldeetatik eratorritakotik, hainbat pertsona eta populazio alferrikako gainkarga izatera igaro ziren estatuentzat, eta talde horiek desplazatu, bonbardatu edo deportatu egin zituzten laneko, “berreziketa ideologikoko”, kontzentratzeko edo sarraskitzeko “esparruetara”. Ideologia kolonialek, nazionalistek eta totalitarioek hainbat zientzia erabili zituzten –hala nola biologia, antropologia, paleontologia, medikuntza edo psikiatria– XVIII. mendetik aurrera “giza gutxiagotasunaren” kategoria irrazionala argumentatzeko, eta beren dominazioaren erremintak eta abusu eta erabilerak legitimatzeko.
Hainbat talde etniko, politiko, genero-talde, eta talde sozial eta marjinal (gaixotasuna eta pobrezia barne) degeneratutzat, primitibotzat edo basatitzat hartu zituzten, “ahulak” eboluziorako eta arriskutsuak “zibilizaziorako”, eta kendu egin zizkieten eskubideak eta herritartasuna.

Obren lagatzaileak honako erakundeak dira : Elsbeth Kasser Stiftung - AfZ Zürich (Zürich); Zaragozako Instituto Aragonés de Arte y Cultura Contemporáneos(Museo Pablo Serrano); Bordeleko Musée d’Aquitaine; Berlineko Sammlung KLR-SACHAC ikerketa taldea (Paris); Gabriela Cendoya Bergareche CollectionNational Museum of Contemporary Art, Athens (EMST) eta Fundación Botín.

Erakusketa irisgarria

Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkarteari esker.

 
Bisita gidatuak

Publiko orokorrarentzat programatutako bisitak:

  • astearteak: 10:30 (cas), 18:00 (eus)
  • larunbatak: 10:30 (eus), 18:00 (cas)
Bisita gidatuak doakoak dira, baina museorako sarrera eskuratu behar da. Bisitarako lekua aurrez erreserbatu behar da webgunearen bidez (aktiboak azaroaren 12tik aurrera). 
 
Hezkuntza eskaintza

San Telmo Museoak erakusketa honi buruzko hezkuntzarako eskaintza berezia prestatu du:

- 4. DBH 
- Batxilergoa
- Unibertsitatea

Harremanetarako kontaktua: 943 48 15 61 (12.00-14.00, astelehenetik ostiralera) emaila: stm_erreserbak@donostia.eus

Jarduerak

2023ko urtarrilera arte, museoak hainbat jarduera antolatu ditu erakusketaren inguruan: hitzaldiak, txangoak, haurrentzako tailerrak... Kontsulta ezazu Indésirables agenda osoa.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko urriaren 29(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 29(e)ra
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3 / 6 € (astearteetan doan)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana