Erakusketa: "Balioak gara"

Bilbao 2022(e)ko azaroaren 2(e)tik 2023(e)ko ekainaren 15(e)ra
  • Erakusketa: "Balioak gara"

Bilboko Udalak luzatu egin du "Balioak gara" argazki erakusketa, datorren ekainera arte.

Erakusketa, hasiera batean, abenduan amaitzekoa zen, baina jarraipena izango du, eta Udal Barrutiko kale eta plazetara ere eroango dute.

Udalak oso balorazio positiboa egin du erakusketak herritarrengan izan duen eraginari buruz (iragan azaroaren 2tik abenduaren 28ra bitartean, kanpoaldeko hainbat leku publikotan izan da, uriko 8 barrutietan, eta erabaki du erakusketa luzatzea, "bilbotarrak sentsibilizatzen jarraitzeko eta Bilboko Balioen Gutuna sustatzen jarraitzeko".

Udalak, hala, udaltegiak hautatu ditu erakusketari jarraipena emateko, "espazio ireki, irisgarri eta herritarrengandik hurbil daudenak direlako".

  • Errekaldeko udaltegia, urtarrilaren 11tik urtarrilaren 26ra.
  • Santutxuko udaltegia, urtarrilaren 27tik otsailaren 13ra.
  • Begoñako udaltegia, otsailaren 14tik otsailaren 28ra.
  • San Frantzisko udaltegia, martxoaren 1etik martxoaren 15era.
  • Castañosko udaltegia, martxoaren 1etik martxoaren 31ra.
  • San Inazioko udaltegia, apirilaren 1etik maiatzaren 14ra.
  • Abandoko udaltegia, maiatzaren 15etik maiatzaren 30era.
  • Otxarkoagako udaltegia, ekainaren 1etik ekainaren 15era.

Erakusketa 17 irudik osatzen dute, eta, lehen aldiz, Bilboko Balioen Agiria irudia irudikatuko dute. Argazki bakoitzak balio bat irudikatzen du, eta guztietan protagonistak Uriko pertsona anonimoak dira. Berebiziko garrantzia du horrek, gogorarazten digulako Balioen Agiria partekatutako dokumentu bat dela, herritarren parte-hartzetik eta adostasunetik sortua.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Ekintza hau Bilboko Balioak garatzeko planaren barruan dago, Bilbao Balioen Hiria zeharkako proiektuan. BBH parte-hartze bidezko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua, baina, hasiera-hasieratik, herritarren elkarlanarekin eraikia eta garatua.

Bilbao Balioen Hiria proiektuaren helburua da uria ezaguna eta aitortua izatea ez bakarrik birgaikuntza, berreskuratze eta eraldaketa ekonomikoagatik, baita beraren balioengatik ere. Helburua da gune bat sortzea, erakundeen, era guztietako entitateen, enpresen, hedabideen, talde politikoen eta herritarren artean analisia egiteko, hitz egiteko, hausnartzeko eta lankidetzarako.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko azaroaren 2(e)tik 2023(e)ko ekainaren 15(e)ra
  • LekuaBilboko zortzi barrutietan batetik bestera lekualdatuko da erakusketa.
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana