"Love & Money"

Bilbao 2022(e)ko azaroaren 4(e)tik 2022(e)ko azaroaren 27(e)ra
  • "Love & Money"

David maitemintzen ari da. Emakume frantses batekin arrazoi profesionalak direla eta trukatzen dituen mezu elektronikoek maitasunean berriz sinestera eraman dute. Baina Davidek sekretu bat dauka. Sekretu hori jasanezina da, eta emaztearen heriotzaren benetako inguruabarrei buruzko aitorpen txundigarri bat egitera behartuko dute.

Jess maiteminduta dago. Zoriontasuna erosi daitekeela uste du, baina ez da merkea kredituak eta zorrak erraz pilatzen diren mundu honetan.

Alderantziz kontatutako fabula garaikide ilun honetan, Dennis Kelly egile londrestarrak umorez eta gordintasunez miatzen ditu neoliberalismoaren bideak eta pertsonaiak hondoratzen dituen grabitatea. Zazpi eszenatan, bizitzako zazpi une sutsutan, agerian utziko du gure gizartearen gaitzak eszenara eramateko eta gizartearen portaera erakusteko duen trebetasuna. Anglosaxoiek «in yer face» («zure muturrean») antzerkia deitzen diotenaren ordezkari nabarmenenetako bat da Kelly, erabiltzen duen hizkera zuzenagatik eta harira joateko gaitasunagatik.

  • Egilea: Dennis Kelly.
  • Zuzendaria: Cécile Marquette.
  • Euskarazko bertsioa: Idoia Barrondo.
  • Antzezleak: Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz García Alonso, Miriam K. Martxante, Aiora Sedano.
  • Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
  • Eszenografia: María Casanueva.
  • Argiztapen diseinua: Fernando Alcáuzar.
  • Zuzendaritza laguntzailea: Olatz Ganboa.
  • Koreografiak: Maitane Zalduegi-Viar.
  • Kartela eta diseinu grafikoa: Lucía Sáiz Báez.
  • Produkzioa: Pabellón 6 - Gazte Konpainia Arriaga Antzokiaren laguntzarekin.
Pabellón 6

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana