MicroRIZOMA 2022 proiektua: "PixKat" eta "AntzokOH!" programak

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko azaroaren 6(e)tik 2022(e)ko abenduaren 22(e)ra
  • MicroRIZOMA 2022 proiektua: "PixKat" eta "AntzokOH!" programak
  • MicroRIZOMA 2022 proiektua: "PixKat" eta "AntzokOH!" programak
  • MicroRIZOMA 2022 proiektua: "PixKat" eta "AntzokOH!" programak

Gazteen eta beren kultura ingurunearen arteko bitartekaritzarako eta arte eszenikoen ikusle berriak sortzeko MicroRIZOMA proiektuaren beste edizio bat, zazpigarrena, aurkeztu da. Haren barruan, PixKat eta AntzokOH! programak daude.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kulturako zinegotziak eta Pez Limbo-ko Eduardo Hernando aurkeztu dute prentsaurreko batean.

Rizomak, Pez Limbo-koek azaldu dutenez, horizontalean eta hainbat noranzkotan hazten diren lur azpiko zurtoinak dira, sare antzekoak sortzen dituztenak, zeinek landarea bere jatorritik urrun eta era ez-hierarkikoan ernearaz baitezakete.  MicroRIZOMA (hemendik aurrera proiektu osoak izango duen izena) Arabako landa herrietan nahiz Gasteizko eta Arabako beste herrietako institutuetako gazteen artean bitartekari izateko eta ikusle berriak sortzeko proiektu bat da, txikitik hazita eta kultura jarduera haren ohiturarik ez dagoen lekuetara eramanez.

MicroRIZOMAren itzalpean egiten da “PixKat” programa, bai eta “AntzokOH” ere. “Pixkat” Gasteizko eta Arabako hainbat institututan egiten da. 20 saio egingo dira, 13 Gasteizen eta 7 Arabako beste herri batzuetan. "AntzokOH!", berriz, “tzoko”etan (espazio erkideetan) egiten da, agertoki instalaziorik ez daukaten 500 biztanle baino gutxiagoko herrietan. Azken honetan, bost saio egingo dira lurraldean zehar.

Proiektuak dagoeneko bi emanaldi egin ditu, programa bakoitzeko bat, eta gainerakoak azaroaren 6tik abenduaren 23ra arte egingo dira.

“MicroRizoma gazteen eta beren kultura ingurunearen arteko bitartekaritzarako proiektu bat da, arte eszenikoen ikusle berriak sortu nahi dituena, bereziki 16 eta 20 urte arteko adin tartean, institutuetan egindako mikro-antzerki bidez. Orain, antzerki azpiegiturarik ez daukaten herri txikietara hedatu dugu asmo hori, AntzokOH! dela medio. Gure laguntzarekin egiten da, hain zuzen ere hori erakundeen eta gure plan estrategikoen helburu erkide bat delako”, adierazi du Del Val-ek.

Canto zinegotziak, bere aldetik, adierazi du nahi lukeela “Pez Limbo-k bere jarduerari ekin zion unetik egindako lana nabarmendu. Talentu asko dago Gasteizko eta Arabako agertokietan, eta goian irauteko gakoak sormena eta profesionaltasuna dira. Institutuetako PixKat programarekin, arretagunea kultura eremuko gai garrantzitsuenetako batean ipintzen da: ikusle berriak sortzea. Eskerrik asko hemengo gazteengan antzerkiaren hazia ereiteagatik”.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2022(e)ko azaroaren 6(e)tik 2022(e)ko abenduaren 22(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana