Erdi Aroko kastellologiaren hurbilketa: Nafarroako Erresuma eta Europako testuingurua.

Online 2022(e)ko azaroaren 9(e)tik 2022(e)ko abenduaren 14(e)ra
  • Erdi Aroko kastellologiaren hurbilketa: Nafarroako Erresuma eta Europako testuingurua.

FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

Artearen historian orokorrean, eta Erdi Aroko arkitekturari buruzko lanetan bereziki, autore gehienek haien arreta arkitektura erlijiosoan zentratu dute. Modu honetan, esan dezakegu eliza erromanikoen izpiritualtasun sakonak eta katedrale gotikoen argitasunak estali egin dutela arkitektura zibilaren xarma burgesa, baita Erdi Aroko gazteluen indarra eta dotoretasuna.

Zentzu honetan, ikastaro honen bitartez gazteluen mundurako nolabaiteko hurbilketa ahalbidetu nahi izan dugu. Antzinateko ereduetatik abiatuta, eta eraikin erromatarretan arreta berezia jarriz, ibilbide kritiko bat egingo dugu Erdi Aroko kastellologian zehar, “à motte” erako lehen gazteluetatik Errenazimenduko baluarte itxurako lehen gotorlekuak agertu arte, artilleriaren hobekuntzaren eta hedapenaren ondorioz. Kastellologiari egin nahi diogun hurbilketa hau amaitzeko, gaztelu bat osatzen duten osagai ezberdinen zerrendaketa eta analisi xehatua planteatuko dugu.

Azkenik, gure gertuko inguruan dauden gazteluen analisia egingo dugu, batez ere Nafarroako erresumarekin lotuta daudenena, baita dorretxe eta leinu-dorreak ere, Erdi Aroko erresumaren defentsa-sistemako osagai garrantzitsuak ziren eta. Helburu hau, gainera, guztiz egokia iruditzen zaigu Pirinioko erresuma zaharraren konkista-prozesuaren 500. urteurrena betetzen ari den garai honetan.

HELBURUAK

Helburu orokorrak

Kastellologiaren hastapenen azterketa orokorra, Euskal Herriko testuingurua abiapuntu bezala hartuta, euskara erabiliz.

Berariazko helburuak

1. Gazteluen munduaren ezagutzarako hurbilketa, Antzinateko ereduetatik Erdi Aroaren amaiera arte.

2. Kastellologia osatzen duten osagai ezberdinen ezagutza, baita erabiltzen den terminologia eta hiztegiarena ere, euskaraz.

3. Nafarroako Erresumaren defentsa-sistemaren ezagutza, gazteluen sarea eta dorre-leinuen analisiaren bitartez.


Laburrean

Euskadi, auzolana