“Filmetako armak. Museoaren bilduma zineman” erakusketa

Eibar 2022(e)ko azaroaren 10(e)tik 2023(e)ko martxoaren 19(e)ra
  • “Filmetako armak. Museoaren bilduma zineman” erakusketa

2022ko azaroaren 11tik 2023ko martxoaren 19ra

2023ko urtarrilaren 18an museoak 16 urte beteko ditu eta “Filmetako armak. Museoaren bilduma zineman” erakusketarekin ospatuko dugu. Erakusketa ikusgai egongo da 2022ko azaroaren 11tik 2023ko martxoaren 19ra.


Film askotan, armak sekuentzien parte izaten dira eta, batzuetan, sekuentzia horietako protagonistak. “Filmetako armak. Museoaren bilduma zineman” erakusketarekin Armagintzaren Museoak bere bildumako pieza batzuk erakutsiko ditu, espainiar zinematografian agertzen direnak. Pieza horietako batzuek Eibarren dute jatorria, baina beste batzuek ez.


Film historikoetako sekuentziak eta fotogramak ikusi ahal izango dira, gerra zibilari buruzko eta akzioko pelikuletakoak, trama soziala gai duten filmetakoak… eta horiekin batera piezen fitxa teknikoak. Horrela, bisitariek piezen beste ikuspegi bat izango dute eta museoko bilduma ezagutzeko beste modu bat.


Erakusketa honetan parte hartu dute: Jose Luis Valenciaga eta Koldo Edorta Carranza Diez, Telecinco, Egeda  Aguirre y Aranzabal Fine Guns besteak beste.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana