Santurtziko Antzerki Jaialdia 2022: "Las Bingueras de Eurípides"

Santurtzi 2022(e)ko Azaroak 11
  • Santurtziko Antzerki Jaialdia 2022: "Las Bingueras de Eurípides"

2022ko Santurtziko Antzerki Jaialdiaren barruan. 

LAS NIÑAS DE CÁDIZ

  • Egilea / Autor: Ana López Segovia
  • Zuzendaritza / Dirección: José Troncoso
  • Antzezleak / Intérpretes: Ana López Segovia, José Troncoso, Teresa Quintero, Alejandra López, Rocío Segovia, Fernando Cueto

Auzo zahar batean erdi-ezkutuan dagoen lokal bateko bingo klandestino batean elkartzen da emakume-talde bat, pertsonaia misteriotsu bat, Dionisia, buru dutela. Funtsean, aitzakia bat baino ez da jokoa: elkartzeko, askaltzeko, elkarri norberaren gorabeherak azaltzeko, pozak eta kezkak partekatzeko, eta bizimodu triste eta aspergarri batetik ihes egiteko aukera. Baina polizia temati batek ez ditu bakean uzten, eta beti egoten da zelatan, bingoa ixteko prest, legez kanpokoa omen da eta. Emakumeak, berriz, bingoari zabalik eusten saiatzen dira. Zenbait sorpresa eta ustekabeko topaketa direla medio, amaiera tragikoa eta basatia izango du egoerak, Euripidesen Bakanteak obran bezala.

Las Niñas de Cádiz taldearen azkeneko ikuskizuna dugu Las bingueras de Eurípides. El viento es salvaje lanean (2020ko Ikuskizun Berri Onenaren Max Saria), Calderónek hain estimatua zuen aukeramenaren gaia jorratu zuen konpainia horrek; Las binguerasen, berriz, ikuspegi apoliniarraren eta bakotarraren arteko betiereko borroka. Hain ohikoa eta, aldi berean, hain zoroa den mundu horretaz mintzo zaigu testu berri hau, non arazorik gabe uztartzen baitira bizitzaren alde samurra eta basatia. Egiazki punkyak eta maitagarriak dira 50 urteen langa jada igarota bizitzari aurrez aurre begiratzen dioten emakumeok, alde batera utzirik konbentzioak, ongia eta gaizkia. Otzanak dirudite, baina sakonki errebeldeak dira.

Serantes

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana