Pablo Milanés

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Azaroak 13
  • Pablo Milanés

Gurean iaz sarrerak agortu ostean, Pablo Milanés trobalari kubatar ezaguna Baluarten bueltan izango dugu Días de Luz bira berriaren baitan. Emanaldian, Milanésen abesti berriak entzuteko aukera izango du ikuslegoak, Día de luz, Islas, cuerpos y algo más edo Vestida de mar; baina baita betiko bere arrakastez gozatzeko, besteak beste, El breve espacio en que no está, Yolanda, Ya ves o Para vivir. Bere musika bere sustrai kubatarran oinarritua izango da, kitarraren derrigorrezko presentzia baztertu gabe. Milanések sei hamarkada daramatza oholtza gainean. Silvio Rodriguez eta Noel Nicolarekin batera, Troba Kubatar Berriaren erreferente nagusia da.
 
2005ean bi Latin Grammy lortu zituen, eta, 2015ean, Lifetime Achievement Grammya. Hala eta guztiz ere, ez dio une batean ere eszenatokiei muzin egin, eta musika nahiz poesia sortzen eta abesten jarraitu du azken urte hauetan.
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana