Erakusketa: "Lo que tu móvil esconde"

Amorebieta-Etxano 2022(e)ko azaroaren 14(e)tik 2022(e)ko abenduaren 2(e)ra
  • Erakusketa: "Lo que tu móvil esconde"

Iván Benítez argazkilari eta kazetariak Kongoko Errepublika Demokratikoan dauden Rubayako meatzean hartutako argazkiek osatzen dute erakusketa eta ALBOAN elkartearen "Gatazkarik Gabeko Teknologia" kanpainaren barruan kokatzen da. Erakusketarekin batera, erabiltzen ez diren mugikorrak jasotzeko gune bat jarriko da Zelaieta Zentroan. Bertan jasotzen diren mugikorrak salmenta edo berrerabilerara bideratuko dira, erakusketak salatzen duen egoera desagerrarazten laguntzeko.

Datorren azaroaren 14tik abenduaren 2ra, Zelaieta Zentroko lehen solairuan "Zure mugikorrak ezkutatzen duena" erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa honek kontzientziazioa du oinarri. Izan ere, Ivan Benitez argazkilari eta kazetariak Kongoko Errepublika Demokratikoan dauden Rubayako meatzean hartutako argazkiek osatzen dute erakusketa eta, nolabait, bertan bizi den egoera salatu eta horren inguruko kontzientziazioa piztea du helburu.

Erakusketa hori, ALBOAN elkartearen "Gatazkarik Gabeko Teknologia" kanpainaren barruan kokatzen da. Azken honen bitartez, baliabide naturalen kontrolaren eta ustiaketaren, giza-eskubideen urraketaren, ingurumenaren suntsiketaren eta egunero erabiltzen dugun teknologiaren artean dagoen harremana ikusarazi eta gizarteratu nahi da. Izan ere, egun Kolonbian edo Kongon jasaten duten indarkeria, esaterako, estuki lotuta dago gure kontsumo ereduarekin, eta lotura hori, hain zuzen, urrea da.

Kasu honetan, urrea gure mugikorrak fabrikatzeko erabiltzen den materiala da eta aipatu behar da herrialde hauetan, urre ekoizpenaren %80 legez kanpokoa edo arautu gabea dela eta horrek indarkeriaren bideak errazten dituela. Horregatik urrea gatazka mineral bezala izendatzen du ALBOAN elkarteak, indarkeria hori areagotzen laguntzen duelako.

Mugikorrak uzteko gunea Zelaieta Zentroan

Hori horrela izanik, erakusketa zein kanpaina honen helburu nagusia da indarkeria hori desagerrarazten laguntzea, horretarako, herritarrak kontzientziatuz.

Bide horretan, erakusketarekin batera, erabiltzen ez diren mugikorrak jasotzeko gunea jarriko da Zelaieta Zentroan. Izan ere, mugikorrak birziklatzeari eta berrerabiltzeari esker, mineral gutxiago erauzi behar dira Kongoko ekialdean.

Ekintza, beraz, erabiltzen ez diren mugikorrak jasotzean datza, hiru helbururekin:

  1. Ekintza humanitarioak: mugikorrak birziklatuz lortutako diruarekin, garapen-arloko proiektu humanitarioak egitea Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean.
  2. Ingurumenaren zaintza: erabiltzen ez diren mugikorrak bilduta eta kutsatzen ez duen modu batean erabiliz (berrerabili eta birziklatu).
  3. Kontsumo arduratsua: mugikorren bizitza erabilgarria luzatuta, eta, beraz, mugikorrak fabrikatzeak duen ingurumen-inpaktua arrazionalizatuta.

 Kanpainaren inguruko informazio gehigarria ikusgai hemen:

https://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/mugikorrak-kongoren-alde/

https://exposiciontlc.tecnologialibredeconflicto.org/eu/

https://www.edukalboan.org/eu/jarduera/zeure-mugikorrak-ezkutatzen-duena

https://www.youtube.com/watch?time_continue=39&v=ZD4bBnwWCSk&feature=emb_logo


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko azaroaren 14(e)tik 2022(e)ko abenduaren 2(e)ra
  • Lekua Zelaieta Zentroa
    Zelaieta Parkea, z/g
    Amorebieta-Etxano
  • HizkuntzaItaliera
  • Web Zelaieta Zentroa

Non

Euskadi, auzolana