Erakusketa: "Hijas de ningún Dios"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko azaroaren 15(e)tik 2022(e)ko abenduaren 1(e)ra
  • Erakusketa: "Hijas de ningún Dios"

"Hijas de ningún Dios" Nuria López Torres argazkilariaren proiektu dokumentala da, Mexikon emakumeen aurka gertatzen den indarkeria jorratzen duena: feminizidioak, bortxaketak, emakume eta neskatoen desagertzeak, etxeko indarkeria eta emakumeen salerosketa sexu-esplotaziorako.

Ibilbide luzeko proiektua da, eta indarkeria basati horren biktimei eta senideei eman nahi die hitza. Izan ere, emakumeen aurkako delituen % 5 baino ez dira salatzen batez beste, eta horietatik % 1 eta 2 bitartean baino ez dira ebazten, herrialdean genero-indarkeriaren aurka lan egiten duten erakunde zibilen arabera.

2021ean 978 feminizidio erregistratu ziren Mexikon. 2.740 emakume dolozko giza-hilketaren biktima izan ziren, eta 3.718 erail zituzten, Segurtasun Publikoaren Sistema Nazionalaren Idazkaritza Exekutiboaren datuen arabera. Sexu-esplotazioa helburu duen emakume eta neskatoen salerosketa Mexikon irabazi gehien ematen duen bigarren negozioa da, narkotrafikoaren ondoren. Herrialdeko erakundeen eraginkortasunik ezak eta konplizitateak laguntzen dute horretan. Emakumeen aurkako delituen zigorgabetasunak indarkeria matxista sendotu eta iraunarazten du edozein gizartetan.

Nuria López Torres

Argazkilari dokumentalista. Giza eskubideekin, emakumearen munduarekin, generoarekin, identitateekin eta indarkeriekin lotutako gaiak lantzen ditu. Gehien bat Latinoamerikako herrialdeetan jardun du, baina beste leku batzuetan ere lan egin du, hala nola India, Turkia, Maroko eta Iran.

Proiektu pertsonalak eta estatuko zein nazioarteko hedabideetan freelance gisa egindako kolaborazioak tartekatzen ditu: The New York Times, The Washington Post, El País Semanal, El Magazine La Vanguardia, XL Semanal, Yo Dona, Marie Claire, Gatopardo, GQ, Le Monde, CNN, The Guardian, Al-Jazeera, The Sunday Business Post, Newsweek Japan, GEO eta Terra Mater, besteak beste. Argazkigintzako zentro espezializatuetan irakasle aritzen da. Europa, Amerika eta Asiako museo, zentro eta galerietan erakutsi ditu bere lanak.

POY Latam 2021 saria osasun-kategorian. POY Latam 2019 saria multimedia luzeen atalean. Argazkilaritza-saria Andaluziako Ikus-entzunezko Arteen II. Nazioarteko Jaialdian. Argazklik nazioarteko argazki saria. Moscow International Photo Awards. Kuala Lumpur International Photo Awards Portrait.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko azaroaren 15(e)tik 2022(e)ko abenduaren 1(e)ra
  • LekuaIndependentzia kalea (Foru plazako frontoiaren aldamenean)
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana