"Buah txabal!"

Orio 2022(e)ko Abenduak 1
  • "Buah txabal!"

Abian da jada Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta ariketa bukatu aurretik, Buah Txabal ikuskizuna programatu dute antolatzaileek abenduaren 1erako. 19:00etan izango da, kultur etxean, eta sarrera doakoa izango da.

Obraren protagonista Garikoitz Kortabitarte da, hogei urte inguruko gaztea. Lokalean sartuta egoten da, eta lagunek Beti ezizena jarri diote, beti lokalean egoten delako. Baina bart, salbuespen modura, herrira atera da parrandan, eta ezbeharra gertatu zaio: mugikorra galdu du. 

Baina zergatik da halako tragedia mugikorra galtzea? Garikoitzek horren zergatia kontatzen duen bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua azalduko du, baita bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoak ere.

Hamasei urtetik gorako ikus-entzuleei zuzendutako lana da Buah Txabal, eta umorea du oinarri. Unai Iturriagak idatzi du gidoia, eta Jon Zubiaga aktorea antzeztu du protagonistaren papera.

orio.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana