Katapulta Tour Gipuzkoa 2022: DEÑE & MIKEL MORENO

Hernani 2022(e)ko Azaroak 30
  • Katapulta Tour Gipuzkoa 2022: DEÑE & MIKEL MORENO

DEÑE 

Deñe naiz, kantautore azpeitiar gaztea. Umea nintzenetik lotura estua izan dut musikarekin eta gaur egun oraindik ere musika munduan jarraitzen dut. Pianoa jotzeari ekin nion umea nintzela eta urte batzuk beranduago gitarra eta ahots heziketako klaseak hartzeko grina piztu zitzaidan. Deñe proiektuaren hastapenak 14 urte nituela hasi ziren, nire lehen abestia, Azken Agurra, konposatu nuenean. 2020an egin nuen publiko Deñe proiektua Gaztea Maketa Lehiaketan eta nire ibilbide musikala markatu duen gertakaria izan da. Kantautorea naizenez sekulako garrantzia dute letrek abestietan eta bizipen pertsonaletatik eratorritako letrak izaten dira gehienetan.

Generoaro dagokionez, pop musika egiten dut eta goxotasuna eta sentikortasuna nagusi dira nire musikan. Betidanik nire ametsa EP edo disko bat grabatzea izan da eta aurten Kutxa Kulturrek emandako bekari esker nire amets hori egi bihurtzeko bideri ekin diot. Urte hau ustekabeko ekintzez, musikaz eta egunez beteta egongo da eta irrikitan nago bide berri hau bizitzeko.

 

MIKEL MORENO 

MIKEL MORENOk (Andoain, 1982), Kauta taldeko sortzailea, musikagile nagusia eta ekoizlea, gaztetatik musika munduan jardun du. Haurtzaroan trikitixarekin hasi zen eta nerabezaroan kitarra elektrikoari eta kantatzeari ekin zion. Kauta taldearen sorreratik (2001), maketa bat eta 4 diska plazaratu ditu: maketa (2003), “Izan zaitez zu” (2004), “Biluzik” (2006), “Isladak” (2008) eta “Agerre” (2013). 2008 eta 2013 urteen artean, beste proiektu paralelo bat sortzen du (ez argitaratua), eta soinu eta instrumentu desberdinekin esperimentatzen du.

Azken 20 urte hauetan, Euskal Herriko ekoizle esanguratsuenekin batera lan egin du (Kaki Arkarazo, Haritz Harreguy, Jean Phocas), baita indie/punk rock erreferente diren ekoizle katalanekin ere (Santi Garcia, Txosse), kontzertu ugari eskaini ditu eta Euskal Herriko nahiz estatuko hainbat talderekin elkarrekin lan eginez.

2021. urtean bere bakarkako lehenengo diska kaleratzen du, hausnarketa jardunaldi luze, esperimentazio, barne sentimenduen sakonketa eta bizipenen ondorio. Horretarako, Gaztain estudioetara joan da, Eñaut Gaztañagarekin (Grises). Eñautekin berarekin eta bere konfidantzazko musikariekin batera, azken hilabeteetan sortu dituen kontzeptu musikalak eratu ditu, beti ere abesti bakoitzari dagokion pisu emozionala, eta enpatiaz hornitzeko helburu eta erronkarekin.

katapulta.org

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana