"BAT"

Galdakao 2022(e)ko Azaroak 18
  • "BAT"

"Dantzaz" taldeak dantza garaikideaz bere distira osoan gozatzeko dantza ikuskizun bat aurkezten du:

Los Esclavos Felices. Martin Harriague sortzaile euskal-frantziarrak Los Esclavos Felices sinatu zuen 2018ko urtarrilean, Juan Crisostomo de Arriaga (Bilbo, 1806 — Paris, 1826) euskal musikagilearen lehen operaren oberturan oinarritutako sorkuntza koreografikoa eginez.

Thirty. Sade Mamedova, koreografo errusiar gaztea, 2018ko Hannover Lehiaketan (Alemania) parte hartu zuten koreografoen artean aukeratu zuen Adriana Pous, Dantzaz-eko zuzendari artistikoak, bere lehen koreografia egiteko. Emaitza: giza migrazioei eta nortasunari buruzko koreografia

Walls. Martin Harriague Dantzaz-era itzuli da, oraingoan gizadiak harresiekin duen harremanean oinarritutako pieza bat sortzeko: hormigoia eta arantza-alanbrea modako produktuak dira gaur egun.

Egitaraua

  • Los Esclavos Felices. (10m) Koprodukzioa / Coproducción: CCN Malandain-Ballet Biarritz - Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)
  • Thirty (15m) (Koprodukzioa / Coproducción: Dantzaz eta Hannover-eko Koreografia Lehiaketa/Dantzaz y Certamen Coreográfico de Hannover
  • Walls (35m) (Koprodukzioa / Coproducción: Dantzaz eta Atalak
  • Koreografiak: Martin Harriague - Sade Mamedova
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Dantzariak: Raúl Abentin, Andrea Aguado, Alicia Cayrou, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gómez, Lara Matea Ivancic, Oscar Pascual, NoelQuintela, Iñigo Rementería, Beñat Urrutia.
  • Zuzendari nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte



galdakao.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana