ART & MUSIC zikloa

Bilbao 2022(e)ko azaroaren 19(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • ART & MUSIC zikloa

Guggenheim Bilbao Museoak ART & MUSIC aurkezten du, hots, Guggenheim Bilbao Museoko erakusketekin loturiko kontzertu-zikloa, 2022ko azarotik 2023ko maiatzera bitarte egingo dena.

ART & MUSIC ekimena, hainbat diziplina artistiko ezohiko espazio batean —Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan— bateratzeko asmoarekin sortu da. Hilean behin musika-emanaldi bat egingo da bertan, erakusketen testuinguruan, arte garaikidea abangoardiako zenbait musikariren sorkuntzarekin bateratuz.

Ordua: 20:30 (Museoa bisitatzeko irekiera); 22:00 (kontzertuaren hasiera).

Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat egongo da 20:30etik aurrera, edari eta pintxoekin (Txartelaren prezioan ez dago zerbitzua).

 

2022ko azaroak 19, larunbata

MASTODONTE

Mastodonte Asier Etxeandiaren eta Enrico Barbaroren musika-proiektua da. Proposamena 2018an sortu zen musikaren panorama iraultzeko, Bilboko artistaren izaera poliedrikoa artista multiinstrumentalista italiarraren savoir faire eta txukuntasunarekin uztartuz. Mastodonte bikotearen debuteko album homonimoa da, bidaia emozionala, kantu epiko eta indartsuekin egina, bizitzako etapa ezberdinetan zehar. 2019an Latin Grammy Awards Sarietarako izendatu zuten “Anatomía de un éxodo” (Exodo baten anatomia) bideokliparengatik Mastodonte. Haien ekitaldia ikuslearen bihotzari zuzendutako bizitzaren benetako ospakizun baten eskenatoki bilakatuko da.

Sortzaileen iritziz, “Mastodonte kontzeptu bat da, izaki handi eta astun baten irudizko gauzapena, mundu guztiak bere gain hartu ohi duen zerbait. Mastodonte ziurtasun-gabezia guztien pisua da, gure ezaugarri bereziak kanpoko munduari erakusten uzten ez digutenena, besteren iritziaren aurrean barru-barruan dugun beldurrarengatik, ‘neurria ez ematearen’ beldurrarengatik, besteek gu itxuran gabiltzala deskubritze hutsak sortzen digun izuarengatik”. Eta hau gehitzen dute: “Mastodonteak dira, halaber, lotura horiek apurtzea lortzen dutenak, haien edertasun esklusiboa agerian utziz eta aldarrikatuz”.

Azken birak Espainiako areto eta antzokietan izugarrizko arrakasta izan ondoren, orain formatu berri batekin aurkeztuko dute, “Simplemente perfecto Tour” (Tour ezin hobea), set elektroniko batean oinarritua, eszenaratze eta soinu-espazio dotore eta ederrak lagunduta, lehen albumeko abestietako funtsezko kontzeptuen irakurketa eguneratuarekin.

 

2022ko abenduak 17, larunbata

NIÑO DE ELCHE & REFREE- ECSTASIS

Besteak beste, Ernesto Cardenal, Enrique Falcón, Thomas Merton, Angelica Liddell eta San Juan de la Cruz bezalako autore eta poetak aipatuz, eta soinu-esperimentazio bereziaren bitartez, Raül Refreek eta Niño de Elchek kutsu espiritualeko ikuskizun hau aurkezten dute. Antología del cante flamenco heterodoxo (Kantu flamenko heterodoxoaren antologia) lanean biek elkarrekin lan egin ondoren, harreman artistiko bizia izan dute. Haien topaketak zirraragarriak, indarrez beteak eta zintzoak izan dira beti, eta muga estilistikorik eta aurreiritzi kontzeptualik gabeko proposamenak sortu dituzte. Hurbilketa horietatik abiatuta, kezka piztu zitzaien zenbait gai ikertzeko: liturgiaren poetika, idazki mistikoak, argialdi erlijiosoa literaturan, estasia eta adorazioa, gure sinesmenen argia eta ilunpea, argiaren mugak eta eromena.

Niño de Elche flamenko izandako artista da, diziplina bakarrean mugatu ezin daitekeena, hainbat genero nahasten baititu bere sormen-lanetan: flamenkoa, inprobisazio askea, krautrock delakoa eta bestelako musika elektronikoak, elektroakustikoak edo garaikideak integratzen jakin izan du poesiarekin, perfomancearekin, dantzarekin edo antzerkiarekin. Haren lan diskografikoen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Sí, a Miguel Hernández; Voces del ExtremoAntología del cante flamenco heterodoxo aipatua;  ColombianaFuerza nueva (Granadako Los Planetas bandarekin); edo La distancia entre el barro y la electrónica, siete diferencias valderomarianas LP bikoitza.

Raül Refree Espainiako ekoizle ospetsua da, konpositore eta musikari gailena, eta bederatzi album atera ditu bere proiekturik pertsonalenarekin: Refree. Sonic Youth-eko Lee Ranaldo bezalako musikari esperimentatzaileekin batera argitaratu du; Linarekin batera, Amalia Rodriguesen fadoak berrikusi ditu; eta Rosalía edo Niño de Elche bezalako artista berritzaileekin lan egin du, “flamenko berriaren” abangoardian eta sustrai-musiken berreskuratze-lanetan parte hartuz. Era berean, filmen soinu-banda entzutetsuak konposatu ditu eta generoen araberako edozein sailkapenari aurre egiten dion diskografia. Musika askatasunez sortzeko eta ikertzeko ariketa bezala ulertzen du.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana