Titirijai 2022 jaialdiaren baitan.
Etxearen eta naturaren inguruko soinu eta zentzumenen laborategi txikia. Eszenografia mugikor eta soinuduna, pertsonaia bitxi baina lasaigarria, urtaroen, koloreen eta zentzumenen gurutzaketa melodia bihurtzen den paisaian. Itsasargiak bere oroitzapenen zatiak dantzatzen ditu. Irudiek hiru dimentsiotako bidaia-egunkari hau osatzen dute: bizitza berrikusi baten pertzepzio txikia.