Titirijai 2022: "Leihoak"

Tolosa 2022(e)ko Azaroak 19
  • Titirijai 2022: "Leihoak"

Titirijai 2022 jaialdiaren baitan.

Haizea txistuka eta hotz asko egiten du. Gaua itxia da. Albisteetan hotz-bolada, elurra eta euria iragarri dute. Ezin da etxetik atera.

Emakumea aspertuta eta nahigabetuta dago. Bere kafe kikara berotzen duen bitartean bere baitan bilduta geratu da leihotik begira. Sorgortuta, leihoko ganduaren gainean marrazten hasi da bere hatz adierazlearekin. Leihoak kolorea aldatu du. Gaueko itzal urdinen artean leunki dantza egiten duen neskato baten soslaia sortzen da. Haizeak gogorrago egiten du txistu eta haizezko instrumentuen sinfonia ezti bilakatu da. Arrain eta karramarroen unibertso ederra, anemona eta landare bitxien baso batez inguratuak. Espazioa itsas kosmos eraldatu da. Itsas landare mundua zabaltzen da gure aurrean, ilargiaren argipean dantzatzen duten beso loratuen antzera.

Jolasaren bidez, bizitzako lehendabiziko urteetako irudien eraikuntza eta deseraikuntza gogora dakarren bidaia batean murgilduko dira ikus-entzuleak, imajinario magiko eta fantasiazkoa birsortuz. Itzaletatik argira, abstraktutik irudizkora, hainbat irudik adiskidetasunean bizitzearen esperientzia liluragarrian murgilaraziko gaituen jolas bat sortuko dute.

Ikuskizunaren dramaturgiak ere irakurketa bat izango du publiko helduarentzat. Bertan emakume batek abentura ezinbestekoa biziko du, galdutako jakin-mina berreskuratzea ekarriko diona. Horrela, berrikasi eta berriro hunkitzeko leku batera bidaiatuko du, artean neskato baten moduan jolasten zuen garai batera, eta bere haurtzaroaren lurraldean barneratuko da eta leiho batean barna bidaiatuko duen, jolasean eta mundua deskubritzeko ametsetan zen neskato bat bizi zen garai eta leku batera.

Fitxa

  • Egileak: Rosa A. García, Jesús Nieto, Pedro Guirao
  • Aktoreak: Rosa A. García, Jone Amezaga edo Miren Lizeaga
  • Eszenografiaren diseinua: Jesús Nieto
  • Jantziak: Alejandra Calderón
  • Argiztapenaren diseinua: Jesús Nieto
  • Argazkiak: Gerardo Sanz
  • Musika: Pedro Guirao
  • Bideoaren laguntzailea: Paula Alemán
  • Ekoizpena: Teatro Paraíso
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Jesús Nieto
  • Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
  • Adina: 2-5 urte
  • Iraupena: 40 minutu
TITIRIJAI

Laburrean

Non