Titirijai 2022 jaialdiaren baitan.
Euskal mitologian oinarritutako zurezko jokoen bilduma ibiltaria da Larun, artisau-erara egina eta diseinu esklusiboa duena.
Jokoak adin guztietako jendearentzat dira, pantailarik gabeko gunea eskaintzen dute, belaunaldien arteko harremanak sustatzen dira eta, aldi berean, euskal mitologiari buruz ikasten da.
Probatu zure trebetasunak, eta ondo pasa Jokairen proposamen berri eta iradokitzaile honekin.