FICAB jaialdiaren film irabazleen proiekzioa

Bilbao 2022(e)ko azaroaren 23(e)tik 2022(e)ko azaroaren 30(e)ra
  • FICAB jaialdiaren film irabazleen proiekzioa

Azaroaren 23, 24, 29 eta 30ean zinema arkeologikoko arratsaldeak izango dira 18:30ean Bilboko Ondarea Aretoko areto nagusian. Bidasoako Arkeologia Zinemaren Nazioarteko XXI. Jaialdia (FICAB) Irunen amaitu ondoren, Arkeologi Museoak, antolatzaileekin elkarlanean, azken edizioan saritutako lau filmak aurkeztuko ditu. Proiekzioak Zinemaldiko Sari Nagusia, Publikoaren Sari Berezia, Hezkuntza-lanaren Saria eta Zientzia Dibulgazioaren Arkeolan Saria kategoriei dagozkie. Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea. Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

Publikoaren sari berezia (El sueño de la vida de eterna)

Djehuty proiektuari esker, faraoien Egiptoko lehenengo hilobi lorategia aurkitu eta induskatu da, Luxorreko nekropolian, Tebas zenean, eta, espainiar zientzialarien lorpen horren inguruan, Nilo bazterreko duela 4.000 urteko herrialde batean beste munduarekin lotuta zituzten objektuei, arteari, errituei eta sineskerei buruzko documental bat ondu da. Haiek berpizteko lan arkeologiko zoragarria du haritzat: hainbat ikuspegitatik, betiereko bizitzaren ametsa bere osotasunean erakutsiko digu, eta, haren bidez, antzinako Egiptoko ingurumenaren eta eguneroko bizitzaren zenbait alderdi interesgarri.

Zinemaldiaren Sari Nagusia (Les etrusques, une civilisation mysterieuse de la Méditerranée)

2019an, Alerian (Korsikan), arkeologo talde batek K.a. IV. Mendeko hilobi etrusko garrantzitsu bat aurkitu zuen, eta hilobiak eta Barruan zegoen guztiak uhartearen iragan etruriarra azaleratu zuten. Antzinako Mediterraneoko zibilizaziorik oparoenetako bat izan zen etruriarra, baita enigmatikoenetako bat ere. Bada, ezohiko aurkikuntza hartan oinarrituz, eta Frantziako eta Italiako aztarnategi etrusko prestigiotsuenak ere baliatuz, arkeologo eta historialari talde sutsu batek etruriarren historia erreskatatu du, goren mailatik gainbeheraraino.

Hezkuntza ataleko saria (The Antikythera Cosmos)

University College Londoneko (UCL) Anticiterako ikerketa-taldea ahalegintzen ari da Anticiterako Mekanismo enblematikoaren aurrealdearen eredu bat sortzen, antzinako Greziako kalkulagailu astronomikoaren zati batetik, 1901ean greziako belaki urpekariek aurkitu zuten hartatik. Detektibe zientifikoen historia honek, 3D puzzle diabolikoa argitzen du. Antzinako Greziako kosmosaren ulertze zoragarria agerian utziz, baita jenioaren sorkuntza liluragarria, Babiloniako astronomiako zikloak, Platonen Akademiako matematikak eta antzinako Greziako teoría astronomikoak konbinatzen dituena.

Hezkuntza ataleko aipamen berezia (Arte paleolitikoa argitara)

Kantabriako Ikerketa Paleolitikoen Institutuko arkeologo talde batek Isuntzako koban aurkitutako labar artearen erreprodukzio bat egin du 3 dimentsiotan. Helburua, arte paleolitikoa haren sortzaileek argiztatzen zuten bezala ikustea. Horretarako, argiztapen sistema ezberdinekin esperimentatu dute, hala nola gantzezko lanparak eta zuziak. Emaitza benetan harrigarria da.

Zientzia-dibulgaziorako Arkeolan saria (L'Appia Minturnae. Il videodiario di scavo)

2020an, beste kanpaina arkeologiko bat egin zen Minturnaen, Castrum izeneko eremuan, eta indusketek Via Appia izeneko bidearen beste tarte bat eta Regina Viarum pareko eraikin publiko harrigarriak azaleratu zituzten. Bada, film hau Gianmatteo Matullo arkeologoak indusketei eta aparteko kanpaina arkeologiko horren barruan egindako aurkikuntza txundigarriei buruz ondutako bideo egunkari bat da, Via Appia izeneko bidearen Minturnaeko historia ezezaguna argitzen duena.

 Arkeologi Museoak aurkeratutako pelikula (Menorca Talaiotica)

Milurteko bat baino gehiagotan zehar, talaiotikoek harrizko monumentuak eraiki zituzten, euren bizimodua ez ezik, gizarte antolaketa eta sinesmen eta erritoak islatzen zituzten harrizko monumentuak altxatu zituzten. Kultura aparta izan zen, eta nabetak, talaiotsak, taulak,zirkuluak eta kobazuloak sinbolismoz beteta utzi zituen, zeinetan astroak zapaltzen zuten lurra bezain garrantzitsuak ziren.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana