Titirijai 2022 jaialdiaren baitan.
Gaur ospakizun egun handia da antzokian! 1913ko uztailaren 15a da eta eszenatokian gure hegazkinlariak eraikitako biplano eder bat dago, hitzaldi labur baten ondoren abentura handi bat bizitzera abiatuko den berbera.
Batzuen eszeptizismoaren eta besteen gogoaren artean, gure heroia laster hegaz abiatuko da eta mundu ezezagun, zoragarri eta urrunetara eramango gaitu, urrunegi agian...
Haize-boladek, hodei leun eta apartsuek, xaboi- -punpa erraldoiek lurraren mugetatik haratagoko bidaia batera eramango gaituzte.