"Todas las hijas" (estreinaldia)

Bilbao 2022(e)ko azaroaren 24(e)tik 2022(e)ko azaroaren 26(e)ra
  • "Todas las hijas" (estreinaldia)

Todas las hijas bost emakume aktoreren historia da. Haien bizitzaren ipuina da. Bost emakumek hitz egiten dute hitz egiteko beharra dutelako, honaino nola iritsi diren kontatzeko, beren bizitzak eta artea nola bizi izan dituzten adierazteko eta galdera honi erantzuteko: zergatik sentitzen duten kezka bat beren bularraren barren-barrenean, bihotzaren eta biriken artean, sentimenduak eta arnasa kokatzen diren lekuan. Agian, mina da; edo beldurra, besterik ez; edo adina; edo bakardadea; edo maitasuna, batzuetan min ematen baitu; edo trebeska geratu den barre bat. Baina denak gogoratzen dira beren amaz, horregatik dira denak alabak.

Eszenatoki baten atzeko aldean gaude, 5 emakumeak misterioz eta indarkeriaz betetako lan bat entseatzen ari dira. Iluntasunean murgildurik, eszenatokiaren oihartzunek gogora ekarriko dizkiete emakume aske eta independente izaten lagundu dieten bizitzako pasarteak. Baina bidea ez da erraza izan, eta oraindik ere ez da erraza, beldurra dute lagun.

Todas las hijas beldurrezko lan bat da. Emakume bat kaletik dabil gauez, eta pauso batzuk entzun ditu atzetik. Ama posesibo batek eromenera eramango du alaba. Begiak itxi eta amets egiteko beldurra. Haurtzaroan jasandako abusu baten oroitzapena. Indarkeriak markatutako harreman baten amesgaiztoa. Lorik ez egitea, ez jatea, mamu bihurtzea, banpiro, munstro. Baina bost emakume horiek sekulako boterea dute, Carriek bezala: begiradaz mundua mugitzeko boterea. Zainak irekita begiratu egiten digute, hitz egiten digute. Antzerki hutsa da haiek egiten dutena.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaErre Produkzioak
  • Data 2022(e)ko azaroaren 24(e)tik 2022(e)ko azaroaren 26(e)ra
  • Ordutegia19:30 (azaroak 24 eta 25) eta 19:00 (azaroak 26)
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa11€ / 21€
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana