Zinuema 2022 ekimenaren baitan
Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu. Proiektu honetan iraultza horri ekiteko ezinbesteko osagai bat aurkezten dizugu: Agroekologia.
Ez dira elikagai ekologikoak bakarrik! Bertako eta garaiko produktuak dira, bidezko eta gertuko tratuan oinarrituak. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bide bat.
“Gizakiak planeta honetan luzaroan iraun nahi badu, bertan bizi diren biztanleen elikadurari eta jaki hoien ekoizpenari garrantzi berezia eman behar dio. Pelikula honetan, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako ekoizleek kalitatezko produktuak ingurumenarekin orekan ekoiztea posible dela erakutsiko digute. Ekoizleen lotura bazkari baten bueltan sortuko den ildo nagusiaren baitan garatuko da. Gizartean barneraturik ditugun kontsumo ohituren inguruan hausnartzera eramango gaitu filmak”
Aloña Jauregi eta Ion Fernandez izango dira zuzendariak, eta Iban Toledo arduratuko da argazkiaz. Dokumentalaren gidoia Amaia Aierbek idatzi du, eta jakinarazi dutenez, saiakera berezia egiten ari dira Euskal Herriko txoko ezberdinetako ekoizle eta baserritar txikiek protagonismoa izan dezaten: “Horixe da filmak daraman mezua, konturatzen ote garen, non, zer eta nori erosten diogun erosketak egitera goazen bakoitzean”. Hala, zuzeneko salmenta, txikienei erosteko hautua eta agroekologiarekin lotuta dauden ekoizleak eta kontsumo ohiturak bultzatzea da proiektuaren helburua.
Euskal Herriko hiru aktore ezagunek parte hartuko dute lanean, Andoni Aizpuru eguraldi iragarleak, Maitena Salinas kazetariak eta Goazen telesaileko Maria Redondok. Baina horiez gain, protagonista bereziak izango ditu Zure platerean hasten da mundua proiektuak: