Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2022
Dance & Dance ekoizpen onenari emandako saria 2020an.
1977an sortu zen Compañía de Ballet de los Teatros de Emilia Romagna izenarekin, Vittorio Biagik zuzenduta. 1979an, konpainiak Aterballetto izena hartu zuen. Estilo guztiak lantzeko gai diren dantzari solistek osatzen dute. Bere historian zehar, Aterbalettok ospe handia izan du Italian eta atzerrian antzezleen eta zuzendaritzen kalitate bikaina direla eta.
Azken urteotan, Italiako eta nazioarteko koreografo askok egin du konpainiarekin batera lan. Horien artean, honako hauek aipa ditzakegu: Mauro Bigonzetti, Michele Di Stefano, Andonis Foniadakis, William Forsythe, Johan Inger, Jiri Kylian, Cristiana Morganti, Jiri Pokorny, Cristina Rizzo, Hofesh Shechter eta Giuseppe Spota. Gaur egun, Gigi Cristoforetti da konpainiaren zuzendaria.
Johan Inger-ek sortutako koreografiaren oinarria. Don Giovanni jaunari aurre egiteko desioa da. Giovanni jauna garai bateko mito paradigmatikoa da, eta gaur egun oraindik ere garaikidea dela esan dezakegu. Tirso de Molina-ren, Molière-ren eta Bertold Brecht-en jatorrizko komedia eta Suzanne Lilar-en antzerki-lana dira bere inspirazio-iturrietako batzuk.
Koreografía: Johan Inger
Musika originala eta konposizioa: Marc Álvarez - Manuel Busto con Orquesta de Extremadura
Dramagintza: Gregor Acuña-Pohl
Diseño escenografía: Curt Allen Wilmer
Prezioa: 21/15 euro
Iraupena: 100 minutu
Online erosketa irailaren 22tik (10:00etatik aurrera)