Santurtziko Antzerki Jaialdia 2022: "Antígona"

Santurtzi 2022(e)ko Azaroak 25
  • Santurtziko Antzerki Jaialdia 2022: "Antígona"

2022ko Santurtziko Antzerki Jaialdiaren barruan. 

COMPANHIA DO CHAPITÔ

  • Egilea / Autor: José C. García
  • Zuzendaritza / Dirección: José C. García, Claudia Novoa
  • Antzezleak / Intérpretes: Susana Nunes, Pedro Diogo, Tiago Viegas

Companhia do Chapitô-k ikusleen irudimena pizten duen komedia bisual eta fisikoa ikertzen jarraitzen du obra honetan ere. Azken batean, tragedia irauli eta komedia bihurtzea konpainia horren asmoetako bat izan da beti, komediak errealitate fisiko eta sozialaren alderdi guztiak zalantzan jartzeko ahalmen itzela du eta.

Edipo hiltzen denean, Tebaseko erregeordetza bi semeen artean banatuko da, Eteokles eta Polinices artean. Erregetza txandakatzea erabakiko dute. Baina lehenengo zikloa amaitu eta Polinicesek adostutako lekua hartzen duenean, Eteokles anaiak atxilotu egingo du. Orduan Argoseko erregearekin bat egingo du anaiaren aurka altxatzeko, baina biak hilko dira gerran. Kreontek, anaia bien osabak, boterea bereganatu eta dekretuz Eteokles ohore guztiekin lurperatzeko aginduko du, Polinices traidoreari ehorzketarako eskubidea ukatuz. Antigonak, Ediporen alabak, dekretuari muzin eginez, Polinicesen aldeko hileta-errituak hasiko ditu. Kreontek, haserre bizian, loba preso hartuko du, eta hormen artean itxiko du hiltzen den arte. Soflokesen tragedia honen amaiera tragikoa da. Izan ere, istorio honetan parte hartzen duten guztiak hil egiten dira, Kreonte izan ezik, bizirik geratuko baita bere akats guztiak garbitu arte.

Serantes

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana