Titirijai 2022 jaialdiaren baitan.
Ikuskizun hau Alice izeneko neskato baten istorioa da.
Egun batean, Alice gaixotu egiten da eta bakarrik Ilargia lortzen badu sendatuko dela dio.
Bere aita gai izango da neskatoaren nahiak betetzeko? Bere aitak baietz uste du, lehendakaria delako baino ez bada ere. Eta lehendakari batek beti dena lortzen du.
Baina... Ilargia?!
Gauza korapilatsuei buruzko istorio sinple bat.