Vocalia Taldea: "There is no rose"

Leioa 2022(e)ko Azaroak 25
  • Vocalia Taldea: "There is no rose"

Eguberrietan musikak esanahi berezia hartzen du. Batera kantatzeak gertutasun eta komunitate pertzepzioa ematen digu, eta, horregatik, Eguberriak adierazpen musikal bihurtzen dira. Herriko Gabon-kantak, Bachen eta Händelen oratorioak, Sibilaren kantuak, eta mundu guztiko autoreek urtero argitaratzen dituzten abestiek garai horretako corpus musikala sortzen dute.

There is no rose programak mundu soinudunera eramango gaitu. Programa honen ardatza Benjamin Britten konpositore britainiarren A Ceremony of Carols suitea da. Pieza honetako bederatzi parteek, koruak eta harpak urte berriaren iritsieraren poza zein neguko gau hotz eta iluna transmititzen digute. Obra hasten eta ixten duen prozesio-kantu solemneak bizitzaren zikloaren metafora musikala sortzen laguntzen du. Pieza enblematiko honi heldu genionean, zerbait paregabea eta berria egin nahi genuen, eta, horregatik Xabier Sarasola euskal konpositoreari eskatu genion Vocalia Taldearen proiektu honetarako pieza bat sortzeko. Brittenen lan ospetsuan oinarrituta, beste suite bat sor zezala emakumeen koru eta harparako eskatu genion.

Kontzertuko programa Vier Gesänge Op.17rekin osatuko da, hau da, Johannes Brahms konpositore alemaniarrak emakumeen koruaren­tzat, harparentzat eta bi tronparentzat egindako lau abestiko bilduma bikainarekin.

MUSIKARIAK: Vocalia Taldea (abesbatza), Francesca Di Nicola (harpa), Oliver de Castro (tronpa), Elena Angulo (tronpa), Jaurne Gaminde (sopranoa), Idoia Aguirre (sopranoa), Saioa Goñi (altua)
ZUZENDARIA: Basilio Astulez
IRAUPENA: 55'

Doan Kultur Leioako Lagunentzat


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Azaroak 25
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana