"EUSKAL LORRATZAK", SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLA ETA URDAIBAI KANTAGUNEAREN ESKUTIK

Gernika-Lumo 2022(e)ko Azaroak 26
  • "EUSKAL LORRATZAK", SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLA ETA URDAIBAI KANTAGUNEAREN ESKUTIK

Badator Euskaraldia! 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz eta  gogoz ekingo diogu danok ariketari.Herriko kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea eta gure kasuan, abestea inoiz baino errazago izan dadin.

Azkeneko urteetan  Euskaraldiaren barruan antolatzen diren ekimenen artean ohikoa izan den bezala, azaroaren 26an, zapatua, eguerdiko 12:00etan SOMEko Koruak eta Urdaibai Katagunea “Euskal Lorratzak” emanaldia eskainiko dute herriko Merkatu Plazan.

Gorde data zuon agendatan!! Segundo Olaeta Musika Eskolak antolatuta, Merkatu Plazan batuko gara ezagunak ditugun betiko eta oraingo euskal kantak abesteko eta ostean, nola ez, “Txapeloaz”,“Pxit” eta “Kaixo ama” dantza ezagunak dantzatzeko.

Kulturaren eta euskararen bideak lotzen saiatzen gara, kultura euskaraz bizitzeko asmoz.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Azaroak 26
  • Ordutegia12:00
  • LekuaKalea
    Gernika-Lumo
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana