Literaktum 2022: Abdellah Taia: "El Ejército de Salvación"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Azaroak 26
  • Literaktum 2022: Abdellah Taia: "El Ejército de Salvación"

Literaktum 2022 jaialdiaren barruan.

Abdellah Taiak (Maroko, 1973), frantsesez idazten duen sortzaile marokoarrak, sei eleberri idatzi ditu, horien artean Flore 2010 saria jaso zuen Le jour du roi. Karga autobiografiko handia dute Taiaren lanek zeinetan bere egia intimoa testu literario bihurtzen duen.

2006an Salbazioko armada argitaratu zuen, Marokoko tradizioa Europako kulturarekin bateratzen saiatzen den gazte baten ibilbidea, deserrotzea, eta aurrera egiteko nahia. 2013an, Abdellah Taiak, berak, zuzendu zuen izenburu bereko filma, zinema zuzendari izateko ametsa betez.

Patxi Zubizarreta idazle eta Taiaren hainbat lanen itzultzailea arituko da Abdellah Taiarekin elkarrizketan.

Oharra 1

Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira donostiakultura.eus-en eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera.

Oharra 2

Jarduera honek aldibereko itzulpena izango du euskara eta gaztelaniara.

Literaktum

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana