MAPPING Europako Jaialdia 2022: "Chache-Chache"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Azaroak 26
  • MAPPING Europako Jaialdia 2022: "Chache-Chache"

2022ko MAPPING Europako Jaialdiaren baitan.

Ikuskizunak arakatzen du zer-nolako erritua egiten den ezkutaketan edo kuriketan jostatzen denean: beldurra, zirrara, ezustea eta poza. Ezkutatzearen plazera berreskuratzeko gonbidapen poetikoa da, geure burua hobeki ezagutzeko. Azken buruan, zirikada bat da begiak irekitzeko eta Arteak Zuzenean bizitzeko.


Kuxin handien batailek oin-dantza bati ematen diote bidea mahai baten azpian. Pantaila atzean ezkutaturiko argi txiki batek itzal iragankorrak zizelkatzen ditu; soinu-efektuek eta proiekzio sotilek gurasoen etorrera eta jolasaren amaiera iradokitzen dituzte. Lo egiteko tenorea da!

 

  • Zuzendaria: Yatuka Takei.
  • Egilea: Pierre Lambotte.
  • Interpreteak: Pierre Lambotte, Sara Olmo

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana