HIRIZ HIRI ZIKLOA: The Hillbilly Moon Explosion

Bilbao 2022(e)ko Azaroak 26
  • HIRIZ HIRI ZIKLOA: The Hillbilly Moon Explosion

1998an sortu zen talde suitzarra, azkenaldiko rocker munduko talde harrigarrienetarikoa bihurtu da. Haren musikan Rockabilly, Jump Blues, Beat, Surf, Psycho, Pop frantsesa, Ska edo Punk Rock generoak nahasten dira.

Emanuela Huter abeslariak Oliver Baroni kontrabaxu-jotzailearekin elkartuaz batera sortu zen taldea. Biak Psychobilly taldetatik zetozen, eta Espainiako jaialdi batean gurutzatu zituzten beren bideak. Taldeari gaur egungo itxura eman zioten Sylvain Petite bateria-jotzailearen eta Duncan James gitarra-jotzaile birtuosoaren eransketek.

2002ko “Introducing the HME” debutak eta horren askotariko bertsioek (The Playboys, April March, The Shangri-Las…) argi uzten zuten ez zirela banda arrunta eta eragin handia zutela. Hainbat disko argitaratu eta kontinente osoan zehar ibili ondoren, “My love for evermore” abestia iritsi zen: Sparky ospetsuarekin, hots, Psychobilly Demented Are Go konbo famatuko abeslariarekin egindako duetoa. Abestia Interneteko fenomeno bilakatu zen darion esentzia magikoari eta harekin batera egindako bideo ikusgarriari esker. Bideoak 6 milioi bisita baino gehiago ditu, dozenaka bertsio egin dira eta singlearen 7 edizioak bildumagileen erakarle dira.

Hortik aurrera taldeak are gehiago arriskatu zuen bere muga estilistikoak aurreiritzirik gabe irekiz. Ordutik, diskoetan beren konposiziorik onenak eta Blondie, Ramones edo Orchestral Manoeuvres in the Dark fagozitatzen duten bertsioak nahastu dituzte.

2017an Espainiara azken bisita egin zuten “Dark Night Fall Tour” lanarekin, lurralde osoan zehar 10 kontzertu eman zituztelarik.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Azaroak 26
  • Ordutegia20:30
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa18 / 22 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana