Tailerra: "Dantza gaitezen elkarrekin"

Zigoitia 2022(e)ko Azaroak 26
  • Tailerra: "Dantza gaitezen elkarrekin"

Helburua: Publikoen bitartekaritza eta sentsibilizazioa.
Ideia nagusia Besarkada pieza antzezten den antzokietako ikusleekin piezaren lexiko espezifikoa sortzen lagundu diguten sormen tresnak partekatzea da.
Tailerra hiru ataletan banatzen da:
– Lehenengo atala: Parte-hartzaileek, lokatza esku artean dutela, sentitzen dutena eta
pentsatzen dutena esploratuko dute.
– Bigarrenena: Sentsazio horiek gorputzera eramango dituzte eta gorputzak sortzen
dituen mugimenduak behatuko dizute.
– Hirugarrena: Gorputz esperientzia hau jarrera ezberdinetan aplikatuko dituzte. Jarrera
hauek gorputzaren lerrokatzean, hedaduran eta kontzientzian lagunduko dute.

 

Nerea Martínez

Dantzaria eta interpretea
Bere sustraietan bilatzeko kezkak bultzatuta ekin zion Nereak sorkuntza lanari. Portugaletekoa jaiotzez, Elai Alai dantza eta musika tradizionaleko taldean eman zituen lehen pausuak eta talde horri zor dizkio dantzarako grina eta bertutea.

2017an BIRAKA sortzen du, bakarkako lana. “BIRAKA erronka pertsonala da, nire memorian arakatuz, izan nintzen gorputzetik naizen honetara bidaiatzeko desioa. Nire sustraiei eskainitako omenaldia”.

Bere lanaren ezaugarrietako bat, mugitzen den gorputzarekin espazioa partekatzen duten eta harreman horretan garatzen diren elementu eszenikoen erabilpena da; xehetasunen bila, dotorezia eta estetika eszenara ekarriz. Gorputzaren lanketa zehatz eta zorrotzak ere ezaugarritzen du bere lana.

Ana Rosa Tercerorekin trebatu zen dantza klasikoan eta Matxalen Bilbaorekin garaikidean. Gorputz Hezkuntzako Irakaskuntzan diplomatua izanik, Burgoseko Dantza Eskola Profesionalera joatea erabaki zuen, bertan dantzan sakontzen jarraitzeko. Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso zuen azken ikasturtean.

Euskal Herriko nahiz Europa osoko koreografoak izan ditu irakasle. Jarrera irekia agertu du beti, gainerako sortzaile eta taldeekin kolaboratzeko prest. Euskal Herriko, Suitzako… taldeentzako interprete lanetan aritu da. Gaur egun Cía. Matxalen Bilbao eta Markeliñe antzerki taldeko partaide da.

Beste sortzaile batzuekin kolaborazio eta sorkuntza lanak egin ditu aurretik. 2018an Emakume Interprete Onenaren saria jaso zuen Bucaresteko FITC jaialdian, EURIAn egindako lanagatik.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana