Willis Drummond + Ezezez

Bilbao 2022(e)ko Azaroak 26
  • Willis Drummond + Ezezez

Willis Drummond

Paradoxazkoa da, baina batek disko berri bat eskuetan duenean, musikari baino lehen, diskoaren azalari ematen dio kasu. Disko honentzat zerbait berria nahi genuen, eta mandarina hori inposatu da, izen bera daraman kantaren lehen hitzetan agertzen baita. Hautu estetikoa baino haratago, albumean zehar aipatuko diren gaiei irudia ematen die: gero eta krisi ekologiko eta soziala gehiago bizitzen dituen sistema akitu baten zentzugabekeria ("stochkolmen", "har eta bota", "bidasoa") eta zentzugabekeria horrek sortzen dituen ezintasun eta galtze sentimenduak ("western smile", "makina bat") edota etengabeko galdezkatzeak ("mandarina", "gauzak", "jostaleku ala infernu"). Horren ondorioz, denok, mundua aldatu nahi genukeenok ere bai, kontraesanez betetzen gira.

Diskoaren tituluak kontraesan horiek laburbildu nahi ditu: HALA ERE.

 

Ezezez


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana