Bilbao TX Fest 2022: “Folk Magic of Pirin”

Arrigorriaga 2022(e)ko Azaroak 27
  • Bilbao TX Fest 2022: “Folk Magic of Pirin”

Bilbao TX Fest 2022 - Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barruan. 

Priektua Blagoevgrad udalerriko Kultura Sailaren funtsaren programak finantzatzen du.

Iraupena / Duracion 50  minutu / minutos

Publiko guztientzat / Para todos los publicos

Hitzik gabe / Sin palabras

Txotxongilo eta objektuen antzerki klasikoa / Teatro clasico de titeres y objetos

Pirinen magia herrikoia  / “Folk Magic of Pirin”

Ikaragarria den ikuskizuna aurkezten dugu. Hunkitzen duten aktore eta txotxongilarien  izaera alaia gehi ametsek eszenatokira salto egiten duten bitartean ikuslea ezin izango da berdin mantendu.

Textu gabeko ikuskizuna da. Aktoreek , ikuslearen aurrean jolasten, dantzatzen, abesten eta inprobisatzen duten bitartean. Balkanetako kulturako heroiak eta egoerak trebeki sortzen dituzte, bulgariar bizimodu tradizionaleko benetako tresnak eta objektuak erabiliz. Egoera horiek ez dira mendebaldeko tradizioetatik batere ezberdinak.

Horrek guztiak aparteko komunikazio ikuskizun bihurtzen du “Pirinen magia herrikoia”.

Ikusizko narrazio mota honek giza fantasia pizten du eta ikuslea ustekabeko irudi eta ekintzen mundu batera eramaten du, landa-munduaren memoria kolektiboarekin lotzen duena.

Produkzioa Prof. Bonyo Lungov. Zuzendaritza Prof. adjunto Konstantin Karakostov, Ph.D. Musika: Georgi Krassimirov – Gerasim, Krassimir Georgiev y Georgi Tsvetkov. Gidoia: Prof. Bonyo Lungov y Assoc. Prof. Konstantin Karakostov. Jantziak: Elena Kamburova. Eszenografia eta txotxongiloak: Prof. Bonyo Lungov y Prof. Adjunto Konstantin Karakostov. Ikuskizunaren jatorrizko musika Berkovitsako Metal Orkestrak interpretatzen du.Parte hartzaileak: Diyana Georgieva, Yoana Racheva, Nataliya Petkova, Alexander Stankovski, Atanas Dimitrov, Victor Kapadzhiev. Grabaketa eta ondoko bideo produkzioa /: TL MEDIA. Argazkiak: Zdravko Ruzhev. Burdinazko artisautza ikerketa: Evgeni Tsvetanov

Txotxongilo antzerkia “ Blagoevgrad” Blagoevgradeko Arte eta Kulturako Eskualde Kontseiluak sortu zuen, institutu profesional gisa, 1975eko urrian. Blagoevgradeko barruti handian ezagututako erakunde kulturala da, non haurrentzako antzerki profesional bakarra den.

Gaur egun, 21 pertsonak osatzen dute antzerkiaren zerrenda, eta horietatik 9 Sofiako Antzerki eta Zinema Arteen Akademia Nazionalean graduatutako aktore profesionalak dira, oso gazteak eta talentu handikoak.

Aktoreekin lan egiten dute Bulgariako txotxongilo-antzerkiko zuzendari ospetsuenetako batzuek: Bonyo Lungov irakaslea , Konstantin Karakostov irakaslea, Kiryakos Argiropulos, Todor Valov, Yana Borissova Bulgariako idazle eta gidoilari gazte talentudunenetako bat dena., Georgi Krassimirov-Gerasim, Milen Kokusharov musikoak, eta abar.

Antzerkiak Bulgariako eta nazioarteko sari asko irabazi ditu, eta “ICAR” Bulgariako Artisten Batasunaren Sari Nazionala (2021) izan da garrantzitsuena urteko txotxongilo ikuskizun onenari, “Garvin el Mago” ikuskizunagatik. Oso aintzatespen handia da gure lanarentzat. Antzerkiaren zuzendaritza berriak errepertorio berri eta askotarikoa sortzeko lana hartu du bere gain, haurrentzako txotxongilo-antzerkiaren teknika tradizional eta garaikide guztiak publikoari erakusteko.


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaBLAGOEGRAD PUPPET THEATRE
  • Data 2022(e)ko Azaroak 27
  • Ordutegia12:00
  • Lekua Lonbo Aretoa
    Urgoiti Pasealekua, 3
    Arrigorriaga
  • Zenbatekoa5€ haurrak / 7€ helduak
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Lonbo Aretoa

Non

Euskadi, auzolana