EMAKUME SORTZAILEEN ZIKLOA, Aiaraldea Ekintzen Faktorian: "Matriuska"

Laudio 2022(e)ko Azaroak 27
  • EMAKUME SORTZAILEEN ZIKLOA, Aiaraldea Ekintzen Faktorian: "Matriuska"

MATRIUSKA Bi zientzialari ikerkuntza betean murgildurik. Sakonera iristeko beharrak ordea, ezustekoz beteriko bidean jarriko ditu. Ez dago atzera bueltarik.

Bi pertsonaia hauek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik eta, gaur, ikerkuntza honetan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egin dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi informazioz bete duten gorputz horrekin. Emakume isildu, sortzaile, indartsu, bortxatu, ausart, baztertu... guztiek osatzen dute euren gorputza. Ikusi eta sentituko egingo dituzte beraien baitan, gainera.

Historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du antzezlanak.

Antzezleak: Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga

Faktoria

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana