Ibili Munduan

Legazpi 2022(e)ko Azaroak 27
  • Ibili Munduan

Dantzan hasi eta munduari gerritik helduko bagenio, 40.000 kilometroko zabalera duela konturatuko ginateke. Kilometro gehiago egiten dituzte urtero urtero Garikoitz Mendizabalen autoan bere txistuek; beste hainbeste Aitor Furundarena, Angel Unzu eta Iñaki Telleria taldekideak. Gehien gehienak hemen, Euskal Herrian. Oraingoan, munduan zehar bidaia musikal bat egitea erabaki dute. Lagunekin. Ezaguna da gure esaera zaharra: “Txapela buruan eta ibili munduan”. Esaeraren bigarren zatia baino ez dute erabili diskoaren izenbururako. Seguraski, munduarekin dantzan hasi, eta txapela kentzeko moduko lan bat egin dutelako.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana