Musikegunak 2022: Arrasateko Txorbela Abesbatza

Oñati 2022(e)ko Azaroak 27
  • Musikegunak 2022: Arrasateko Txorbela Abesbatza

Arrasateko Txorbela Abesbatzaren emanaldia, organoarekin.

 
Zuzendaria: Xabier Barriola.
Organista : Aitor Olea.

Txorbela otxotea 2008ko
udazkenean sortu zen, Gipuzkoako Arrasate herrian. Zaletasun berak batzen zuen
lagun talde batek sortu zuen, musikaz gozatzeko asmoz. Helburu batek elkartu
zituen: gure kultur ondasunaren zati diren herri-kantak berreskuratzea,
ahaztuta gelditu direnak, udazkenean orbela edo txorbela lurrean zabalduta egon
ohi den moduan. Hortik datorkio izena taldeari.



Txorbelak emanaldi asko eskaini
ditu: bai Euskal Herrian, eta baita penintsulan edota hemendik kanpo.
Errepertorio zabala eta aberatsa du eta polifonian eta folklorean oinarritzen
dira, bereziki euskal musika landuz.


Honez gain, duela berrogeita
hamar urte Arrasaten ospatu zen otxoteen lehiaketa gogora ekarriz azken urte
hauetan Txorbelak otxoteen topaketa bat antolatzen du, talde onenen parte
hartzearekin.


2019an Mikel Arregik zuzendaritza
utzi ondoren, Xabier Barriolak hartu dio lekukoa, Txorbela garai berri baten
atarian kokatuz.


Interneten azaltzen den gure
aipamen bat:


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Azaroak 27
  • Ordutegia19:00
  • LekuaParrokia
    Oñati
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana