"Solo críos, críos solos"

Arrasate-Mondragon 2022(e)ko Azaroak 27
  • "Solo críos, críos solos"

Aspalditik, «bakarrik dauden adingabe atzerritarrak» denon ahotan daude: albisteetan, mitin politikoetan, sareetan. Lan honek ez du neska-mutil migratzaileez hitz egin nahi; entzun egin nahi die. Hitza eman nahi die, nor diren eta zer esan nahi diguten ulertzeko. Horixe da dibertsioan, umorean, errealitatean eta askapenean oinarritutako dokumentu- antzezlan honen hazia. Agertokian, jatorri desberdinetako nerabeek beren burua aurkeztuko dute eta bizi izandakoak kontatuko dituzte, antzerkia egitera jolastuz, ezarritako roletatik ihes eginez -ez dira ez biktimak ez kriminalak-, haiek bakarrik, bizitza bat -adjektiborik gabe- bilatzeko beren grina eta zailtasunekin.
  • Konpainia: Zanguango
  • Zuzendaritza: Miguel Muñoz.
  • Antzezle zerrenda: Sulayman Tamba, Youssef Hachad, Hamza El Manuuti, Fatou Ceesay, Ibrahim Hachad, Anas El Faqir, Bilal Boide, Benouarouar Ali Nazim, Mohamed Zourgui.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana