Titirijai 2022 jaialdiaren baitan.
Bazen behin larriki gaixotu zen Tsar bat, diagnostikoa: “Gizon hau ez da zoriontsua”, erremedioa: “Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzu eta bere alkandora jantzi”. Teatro Paraisok gizateriaren abentura handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, zorionaren bilaketa! Eta hori egiteko, teknologia berriak antzerkigintzarekin lotu nahi ditu, irudi bizidunen, objektuen, musiken eta egoeren unibertso bat sortzeko, galdera handi bati erantzuteko: nor da munduko gizonik edo emakumerik zoriontsuena?