Arabako Kulturaren Foroa. Inspiraziora pasaiak

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko azaroaren 28(e)tik 2022(e)ko azaroaren 29(e)ra
  • Arabako Kulturaren Foroa. Inspiraziora pasaiak

Azaroan “Arabako Kulturaren Foroa. Inspiraziora pasaiak” ospatuko da. Arabako kultura- eta sormen-eragileen arteko topagunea sortzea, beste lurralde batzuetan garatutako esperientzien inguruko ezagutza erraztea eta hainbat testuingurutatik etorritako profesionalen arteko eztabaida sustatzea helburu duten bi jardunaldi izango dira hauek.

Hitzordua, Arabako kultura- eta sormen-sektoreak gaur egungo egoeraren eta etorkizuneko erronka nagusien inguruan urrian eta azaroan egin duen hausnarketa eta gero iristen da. Inspiraziora pasaiak Arabako lurraldeko kultura-politiketarako une erabakigarrian iristen den foroa da. Lehen Kultura Plan Estrategikoa (2017-2020) amaitu ondoren, Arabako Foru Aldundia hurrengo urteetan landu beharreko lehentasunak zehazteko fasean murgilduta dago, Arabako kultura- eta sormen-ehunaren parte-hartzeari eta lurraldeko gainerako erakundeei irekitako prozesuan, horietako batzuk maila estrategikoan lanean ari direla (Gasteizko Udala edo Amurrioko eta Aguraingo udalerriak kasu).

Profesionalentzako hitzordua azaroaren 28an eta 29an izango da Artium Museoan.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana